
Ander González eta Gabriela Uriartek modu berezian ospatuko dituzte aurten Gabonak. Gabonetako bi plater prestatuko dituzte, itsaski-salpikoiarekin egindako entsaladilla berezia eta legatza saltsa berdean, txirlekin. Sukaldean errezetak prestatzen dituzten bitartean, garai honetako oroitzapenak eta familiarekin Gabonak ospatzeko moduak partekatuko dituzte, eta sasoi honetako usain eta zapore berezien bila ere ibiliko dira. Gabrielak «Viveros San Anton» bisitatuko du eta, Gabonetako gozokien munduan murgiltzeko, Rafa Gorrotxategirekin elkartuko da. Anderrek, berriz, gure arbasoen garaian Gabon gaueko afaria nolakoa zen jakin nahiko du, eta horri buruz Akaitze Kamiruagarekin hitz egingo du. Azkenik, Pedro Subijanaren etxean Gabonek zer usain eta zapore duten ezagutuko du.