EITB Artxiboa
EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2026

  • Ohiko galderak
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Komunikazioak
  • Kontaktua
BideoaD

3 (Bi ta piko)

202526 minLaburmetraia, Krimena

Arga ibaian gorpu bat agertu da. Inork ez du faltan bota, ez bere desagerpena salatu. Eguzkia ateratzearekin bat, Ana detektibearentzat ohiko beste lanegun bat izango dela badirudi ere, lehenengoz biziko ditu bere herrian lan egitearen desabantailak: aurpegi ezagunak ustezko krimena gertatutako tokian biltzen joan ahala hasiko dira galdera deserosoak: 'Nor da?'. Etxera bueltatzean ere ez dira bukatuko galderak Anarentzat. Carlos bere senarrak baina, iragana erabiliko du 'Nor zen?' galdetzean. Bitartean Anak, hasieratik bertatik, susmoa du harrikoa eginez begira ari zaion Eukene bere alabak zerbait jakin dezakeela. Hurrengo egunetan Ana pistak biltzen joango da egia delakoaren bila, hildakoaren etxean, zinta zahar batean, bere alaba biluzik ikusiko duen arte. Momentu horretatik aurrera Anak erabaki egin beharko du polizia edo ama ona izan, egiarako bide horretan.

ETBOn

Informazio orokorra

Ekoizpen urtea2025
GeneroaLaburmetraia, Krimena
Adin gomendatuaD
Iraupena26 min
HerrialdeaEuskal Herria
EkoiztetxeaArriguri

Hizkuntza eta azpitituluak

Audio hizkuntzaEuskara
AzpitituluakEuskara, Gaztelania
Plataforma
ETBOn

Talde sortzailea

ZuzendariaArriguri
GidoiaArriguri
EkoizleaLiam McDonnell, Ane Aldaya

Interpreteak

Iraia EliasÁngela LópezIñigo AranbarriOier ZuñigaAritz KortabarriaJon Muñoz