Emaitzak kargatzen…

Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsoren eskutik, Bitan!

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik. Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek. "Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.

Telesaila
Floor hamar urteko neska dibertigarria eta ausarta da, mugarik gabeko irudimena duena. Nagusien arauek zentzurik ez dutela uste duenean, Floorrek bere arauak asmatzen ditu eskolako eta etxeko eguneroko kaosa nabigatzeko.

Kultura
Radio Euskadiko literatur komunitatea.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Dokumentala
Dokumental honek zuzendariaren familiaren intimitatea harrapatzen du Mediterraneoan zehar egindako bidaia batean, zahartzaroaz, familiaz eta memoriaz hausnartuz.

Gai unibertsal baten inguruko hiru elkarrizketatik abiatuta, hausnarketa eta eztabaidarako tartea irekiko du Leire Palaciosek aurkeztutako saioak. Oraina eta iragana oinarri hartuta, etorkizuna irudikatzeko eta amesteko ere balioko du programak. Sexua, estetika, euskara, familia, influenzerrak, esklerosi anikoitza, emakumeak eta zahartzaroa izango dira gaiak.

Kultura
"Café Valparaíso" liburuen eta jende argiaren podcasta da. Irakurketa-klub honetan liburu bat eta bere egilea testuinguru sozial eta musikalean kokatzen dira. Miriam Duquek zuzendua, Char-Lee Mitok komentatua eta Ibon Belandiak bere gitarra eta burutazioekin musikatua.

Kultura
"Café Valparaíso" liburuen eta jende argiaren podcasta da. Irakurketa-klub honetan liburu bat eta bere egilea testuinguru sozial eta musikalean jartzen dira. Miriam Duquek zuzendua, Char-Lee Mitok komentatua eta Ibon Belandiak bere gitarra eta burutazioekin musikatua.

Podcast honetan gizarteak eta osasunak bat egiten dute helburu argi batekin: osasun sistema zaintzen, pentsatzen, laguntzen eta eraldatzen dutenei ahotsa ematea. Podcast honek elkarrizketak, hizketaldiak eta gogoetak eskainiko ditu zainketa, koordinazioa, etika eta komunitateaz, besteak beste. Era horretan, profesionalek eta erabiltzaileek dituzten erronken inguruan aritzeko hilero kaleratuko den podcasta da.

Maddalen Iriartek gidatutako asteroko debate saioa, aktualitatean oinarrituta. Lehenengo zatian mahai inguru bat osatzen da gaia aztertzeko. Bigarrenean berriz, publikoarekin murgilduta egoten diren adituek parte hartzen dute.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Telesaila
Miguel Angelek, 90eko hamarkadako "Marianico el Corto" komiko ezagunak, nortasun-krisia izango du, bere txisteek dagoeneko graziarik ez dutela ikustean. Bere ordezkariaren asmoei uko eginez, txisteak albo batean utzi eta, erabat miresten duen Luis Buñuelen omenez film surrealista bat filmatzea erabakiko du.

Musika
Eguna lasai amaitzeko, elkarrizketa eta musika hautaketa pertsonala Elixabete Legardaren eskutik.

Literatura
Ilaski Serranok aurkeztutako literatura saioa.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.


Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Drama
Bikotearekin hautsi ondoren, Vicentek (76) gustuko duen bizimodua egiten hasten da Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin (Nagore Aranburu) elkartu beharko da. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: izango al du Vicentek aukera besteekin, eta bere buruarekin, bakeak egiteko?