Emaitzak kargatzen…

Informazioa eta aktualitatea
Nafarroako parlamentarien eztabaida Radio Euskadin.

Zientzia eta teknologia
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko. Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura. "Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.

Zientzia
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko. Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura. "Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.

Erreportaia
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.

Musika
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 19:00etatik 21:00etara: B Aldea.

Bakearen kultura eta bizikidetza ardatz hartuta, artista, pentsalari eta kultur eragileen arteko solasaldiak.

Zientzia eta teknologia
EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak antolatutako hainbat zientzia-gairi buruzko hitzaldiak eta solasaldiak.

Alaia Martinek bizitzari buruz herritar anonimoekin izandako solasaldiak dira 'Barrubiak'.

Informazioa eta aktualitatea
Asteburu goizeko albistegi nagusia. Albisteak, elkarrizketak eta solasaldiak, Eider Bilbaok gidatuta.

Musika eta elkarrizketen bidez euskararen erabilera sustatu nahi da. Ariketa ezberdinak HABEk prestatuko ditu.Euskara ikasi duten pertsonaiak izango dira protagonistak "Ele-Alea"n, baina baita gaur egun euskaltegietan dauden pertsonak ere. Baina irakasleak ez dituzte ahaztuko programan eta haiei ere txokoa egingo zaie. Xabier Sukia aurkezten duen saioa, astelehen gauetan emitituko da. Gaueko 20:30etatik 21:00era euskaraz bizitzeko eskaintza egingo dute. Beti ere Euskadi irratia, gertu.

Irratiaren historia bidaia liluragarria da berrikuntza teknologikoaren eta komunikazioaren bilakaeran zehar. Lehen emanaldietatik, irratia komunikabide masibo gisa sendotu zen XX. mendean, eta berebiziko garrantzia izan zuen ekitaldi historikoetan. Eguneroko lagun bihurtu zen milioika lagunen etxeetan. 1934an sortutako Radio Vitoria Euskal Herriko historiaren lekuko izateaz gain, bere narrazioan ere lagundu du, Arabako bizitza kultural eta sozialaren funtsezko zutabe bihurtuz.

Nire izen-deitura berberarekin, beste bizitza bat.

Entretenimendua
Nerea Aliasek hainbat emakume ezagunei egindako elkarrizketak haien bizitzari buruz.

Dokumentala
Terrorismoak eta indarkeriak Euskadi astindu zuten bost hamarkadetan jazotakoa modu kritikoan oroitzea du helburu dokumental sail honek. Amaia Cayerok lekukotasunak bildu eta gertaerak eta lekuak ezagutuko ditu, euskal gizarteak indarkeria gainditu eta etorkizuna bake bidetik egin nahi duela erakutsiz.

Dokumentala
Terrorismoak eta indarkeriak Euskadi astindu zuten bost hamarkadetan jazotakoa modu kritikoan oroitzea du helburu dokumental sail honek. Amaia Cayerok lekukotasunak bildu eta gertaerak eta lekuak ezagutuko ditu, euskal gizarteak indarkeria gainditu eta etorkizuna bake bidetik egin nahi duela erakutsiz.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Kultura
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Vitoriako Dialogos saioan egunero minutu batzuk hartzen ditugu etorkizuneko etxebizitza eta hiriei buruz hausnartzeko, aldaketa sozialei eta gero eta handiagoa den desberdintasunari buruz, energia alternatiboei buruz eta jasangarritasunari buruz edo gazteek beren oraina eta etorkizuna nola ikusten duten hausnartzeko. Hurbiletik hitz egiten dugu, Gasteiztik eta Arabatik, munduari begira.

Zientzia eta teknologia
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Ikerkuntza, ikertzaileak eta berrikuntza. Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?

Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.