Emaitzak kargatzen…

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Informazioa eta aktualitatea
Hauteskunde kanpainari buruzko informazioa, bozketa egunaren jarraipena eta hauteskunde emaitzen inguruko informazioa eta analisia eskaintzeko saio bereziak. Euskadi Irratiko edukia.

Ordu bete pasatxoko saio honetan, Maddalen Iriartek elkarrizketa sakon bat egingo du astero, eta ondoren mahai ingurua ohiko kolaboratzaileekin.

Koldo Almandozek idatzi eta zuzendutako irrati-fikzioa: espaziala eta espeziala.

Zientzia eta teknologia
Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea protagonista ditugu bertan. Gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta edukiak erraz barneratzeko.

Eider Adeletx eta Ane Zubeldia dira Mejillon Tigre. Munduari begiratzeko modu bat. Poesia egiteko beste modu bat. Spoken word, euskaraz.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Musikala
Umorea, maitasuna eta musika tartekatuz, Basakabi udaleku zorrotzean dauden neska eta mutil talde baten ibilerak kontatuko ditu telesail honek.

Kirola
GOMENDATUTAKO ADINA: 12 URTETIK AURRERA. Arene bere familiarekin Bartzelonatik Learora bizitzera etorriko den nerabe bat da. Une horretatik aurrera, bizitza berri batera egokitu beharko du. Aitonarekin bizitzen ikasi beharko du eta lagun berriak ere egin beharko ditu. Baina, batez ere, Arenek denen aurreiritzien aurka kementsu borrokatu beharko du emakumezkoen futbol talde bat sortu ahal izateko, herrian inoiz izan den lehenbizikoa.

Telesaila
Elias nerabea 'Buck komandantea' izeneko bideo-jokoan aritzen da inguruan dituen arazoez ahazteko. Bere logela du babesleku, inork ez baitio enbarazurik egiten. Halako batean, Buck komandatea agertuko da Eliasen ohe ertzean, eta hortik aurrera, dena aldatuko da.

Elkarrizketak
Faktoriako elkarrizketak. Eguneko protagonistak eta zer esana duten pertsonak Iñaki Guridirekin eta Maider Segurolarekin hizketan. Euskadi Irratiaren edukia, Eitb Mediak Guau plataforman argitaratua.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.

Saioa Martijak gidatutako asteroko saio honetan elkarrizketa sakon bat izango dute lehendabizi, eta mahai-ingurua, ondoren.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Haurrak
Oihaneko erregeak, Lehoi erregeak, erretiroa hartzea erabaki du eta, bere ondorengoari sinesgarritasuna emateko, Miss Fina kontseilariak eta berak hauteskundeak deitzea erabaki dute. Mangu, asto garbitzaile zoriontsu eta apal bat, ustekabean, hautagai nagusia izango da. Lehoi Erregearen legezko oinordekoa den Superbusi aurre egin beharko dio.

Telesaila
Ezagutu Irabazi Arteren bosgarren denboraldiaren nondik norakoak barne-barnetik!

Dida! saioan ia dena da ona, baina onena, bikainena, galdu ezinezkoena, bi orduz emango dizugu igande goizetan. 11:00etan hasita, XXI. mendeko meza santua.

Mikel Rotatetxe eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Komedia
Euskal ikastetxe bateko irakasle taldearen xelebrekeriak biltzen dituen telesaila.

Dokumentala
Trantsizioko urteetan, 1975eko azaroan Franco hil eta 1977ko ekainean lehenengo hauteskundeak egin bitartean, hilketak, bahiketak eta torturak gertatu ziren. Hilabete gutxitan hogeita hamar pertsona hil eta ehun inguru zauritu zituzten ETA-pm, ETA, Guerrilleros de Cristo Rey, Grapo eta ordena publikoko indarrek.

Juan Carlos Etxeberriak zuzenean aurkeztutako aktualitate eta iritzi saioa