Emaitzak kargatzen…

Entretenimendua
Lehiaketa basati eta barregarria, Miren Nogalesek eta Iker Galartzak aurkeztuta. 100 lagun hasiko dira lehian, eta astero tankera guztietako probak gainditu ostean, bukaerara iristen denak 10.000 euroko saria irabaziko du.

Euskara
Euskara ikasteko gune txikia da, eta INGURAren parte da. INGURA HABEk helduak euskalduntzeko sortutako online ikaskuntzarako plataforma digitala da.

Haurrak
Shin chan bost urteko mutiko dibertigarri, ausart eta lotsagabe xamarra da. Beti du erantzun barregarriren bat edozein egoeratarako. Ipurdi-dantza egiten iaioa da eta emakume ederren aurrean burua galtzen du.

Haurrak
Potx eta Lotxen eskutik hainbat herritako kondairak eta pertsonaiak ezagutzeko aukera izango dugu atal honetan. Hala bazan edo ez bazan…

Haurrak
Xabi Sound pertsonaiaren eskutik, Euskal Herriko haurren kantu kuttunenak ezagutzeko aukera izango dugu, hainbat sorpresa eta gonbidatu berezi tarteko.

Haurrak
Xabi Soundek gidatutako euskarari buruzko lehiaketa.

Haurrak
Pottokiak bueltan dira hirugarren denboraldi zoroago baterako. Gure heroiei batuko zaizkie Burbuila eta Ipurtargi, trebetasun harrigarriak dituzten bi lagun, eta Voltaire, jatorra bezain iragarrezina den dragoi bat. Baina erne ibili beharko dira Dwayne eta Rowenarekin, Gargamelen ilobak, basoan zelatan egongo baitira…

Haurrak
Izaskunen lagunek, kutxa barruan zer dagoen asmatu beharko dute baina eskua bakarrik sartuz. Gai izango al dira?

Haurrak

Haurrak
Euskal Herriko haurren desirarik eroenak egia bihurtzen saiatuko da Xabi Sound.

Haurrak
Potx eta Lotx osabaren tailerrera joango dira eskulanak eta bestelako lanak egitera.

Bideopodcasta
Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora. Atal bakoitzari lotuta unitate didaktikoak prestatu dira, ikasgelan lantzeko, eta karta didaktikoak MAKUSIren webgunean egongo dira eskuragarri, helbide honetan: https://makusi.eus/potxetalotx

Haurrak
Xabi Soundek kaleko artistak ezagutuko ditu.

Haurrak
Erronka non, Izaskun han.

Haurrak
Potx eta Lotx pailazoen abenturak ate magikoan barrena.

Haurrak
Potx eta Lotx pailazoen bideoklipak.

Umorea
Algaraka Euskal Herriko bakarrizketa lehiaketa da, hiru kanporaketarekin eta finalarekin.

Haurrak
Pottokiak izaki txiki urdinak dira, baso baketsu batean onddo-etxeetan bizi direnak. Behin eta berriz saiatzen dira Gargamel sorgin gaiztoari, bere ikasleari eta Azrael katuari iseka egiten.

Haurrak
Euskal Herriak, iparretik hegora, ez du asperdurarako tarterik izango aurrerantzean. Goizean goizetik hasita egin ohi duten eran, mundu grisa koloreztatzeko asmoz datoz Nerea Mazoren gidaritzapean Potx eta Lotx pailazoak eta, euren premiazko adiskideak, Izaskun eta Xabi Sound. Pailazoen bitartez, hamaika abentura eta aldrebeskeriren adiskide kuttun izango dituzte aurrerantzean gaztetxoenek (eta baita helduxeagoenek ere). Horretarako, zenbait esketx eta ataletaz baliatuko dira: Ate magikoa, kaleko artistak, puxtarri bat, abestiak, bideoklipak, sorpresa eta ezustekoak, ez dira faltako.

Animazioa
Max akuri bioniko akastuna da eta Jota urrearrain erretxina. Laborategi batean bizi dira elkarrekin, baina egun batean ihes egitea erabakitzen dute. Haien etxe berria Muxarbaso izeneko herri alaia da. Bertako bizimodura egokitu eta tokiko faunaren onarpena lortu nahian, gure bikote bihurriak hamaika abenturari egin beharko dio aurre.

Telesaila
Martinen bizipenak kontatzen ditu. Irutxulo izeneko irrati txiki bateko kirol-esataria da eta bere bizimodua du ardatz telesailak. Irratian, tabernan eta etxean gertatzen zaizkion gorabeherak kontatzen dira bertan. Lankideekin duen harremana, familiako kontuak...