Emaitzak kargatzen…

Apustulari baten heriotza da “Hamaseigarrenean aidanez” eleberriaren gertaera nagusia, pertsonaia eta ikuspuntu desberdinetatik kontatua; baserri giroko trajedia bat. “Ez nuen leihorik ireki behar izan gertatuko zitzaidana ezagutzeko”, Martzelina alargunaren bihozkada hori nagusitzen da hasieratik. Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazleak, emakume baten bakardade eta sufrimenduaren ikuspegi sakona biltzen du.

Audioliburuak
Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean. Noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian. Anjel Lertxundiren (Orio, 1948) nobela, Ereinen 2017ko ediziotik eskaintzen dizu EITB Mediak audioliburu egina.

Audioliburuak
Anjel Lertxundik bikote harremanak aztertzen ditu eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko. Generoko elementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizuna eraiki du Lertxundik, hizkera bizkorrean eta gardentasunez.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Haurrak
Lotara joatea errazteko ipuinak dira "Lo potolo". Gurasoek haurrekin batera gozatzeko poema, jolas eta egitura erritmikoak, egunez ere baliagarriak. Ahots ezagunek irakurritako audioliburua.