Emaitzak kargatzen…

Sitcom
Bi neska diru gabe daude, eta beren arazo ekonomikoen konponbidea aurkitu dutelakoan daude beren pisua mutil gazte batekin partekatzea erabakitzen dutenean. Gazte hau, ordea, ez da Rockefeller aberats bat, eta hiru protagonistek gorabehera ugari biziko dituzte berehala estuasun ekonomikoen ondorioz, ikus-entzuleei barre-algarak sortuz.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Euskadiren iluntzeko albistegia, Arantza Garciak gidatuta. Albisteei patxadaz heldu eta egunari beste buelta bat ematen diogu.


Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

Umorea
Angulak saltzen dituzten bi anaiek erosle atzerritar bat behar dute negozioak egiteko eta, horretarako, Kubara joatea erabakitzen dute.

Komedia
Euskal ikastetxe bateko irakasle taldearen xelebrekeriak biltzen dituen telesaila.

Komedia
Kontserba lantegi batean girotutako telesaila. Lanbide zaharra utzi nahi ez duten eskabetxera talde baten eguneroko bizitza du ardatz.

Kirola
Erremonteko partidak.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Zientzia eta teknologia
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Ikerkuntza, ikertzaileak eta berrikuntza. Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?

Soinu-fikzioa
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea. Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.

Dantza
Aiko Dantza Taldeak 20. urteurrena ospatzeko errepertorio zabala antolatu du, besteak beste, Jauzia la veloz sanguesina, Jota gabantxo, Tangoa astoarena edo Mutildantza ikastekoa. Irakasle eta musikari talde handi bat du taldeak, hala nola Patxi Laborda Larrea, Sabin Bikandi eta Aitor Furundarena Usabiaga. Marisa Barrena Larruzea eta Ixone Aroma Barrena dantzariek ere parte hartzen dute bi hamarkadako dantza eta eskola omenaldi honetan.

Dokumentala
Akelarre musika taldeak eszenatokien gaineko 30 urte baino gehiagoko etapari amaiera emango dio bere ibilbide musikal oparoaren jatorria eta unerik adierazgarrienak errepasatzen dituen dokumentalaren trailerra.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Magazina
Iban Garatek aurkeztutako umorezko showaren asteko momentu onenen bilduma.

Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan.

Mikel Rotatetxe eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.