Emaitzak kargatzen…

Drama
Javik, bederatzi bat urteko mutikoa, hiriaren kanpoaldean dagoen etxe zahar handi batera eraman du Carlos bere laguna. Han, Javiren anaiak kontatzen dienez, pasiozko krimen bat egon zen, eta hildakoen ahotsak etxeko sotoan entzun daitezke. Etxe huts hau inguratzen duen misterioa bilaketa eta ikasketa baten hasiera da, Javiren begiradaren bidez ezezagunarekiko beldurra eta lilura erakusten duena.

Fikzioa
Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nerearen bizitzako desoreka handitu egingo da bere ama, Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Entretenimendua
Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak aurkezten duten sukaldaritza saioa.

Entretenimendua
Nerea Aliasek eta Egoitz Txurruka `Txurru`k aurkezten duten lehiaketa honetan, euskaldunok normaltzat (edo ez normaltzat) jotzen duguna jakitea da gakoa.