Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Urkulu urtegia eraiki aurretik Goroeta auzoan eta inguruetan zegoen bizimoduaren berri jaso dute Goienak eta Loramendi elkarteak elkarlanean Hura zen Urkulu dokumentalean. Goroeta auzoko hamar baserri eta Aozaratzako bost geratu ziren ur azpian Urkulu urtegia eraiki zenean, orain dela 40 urte inguru, baita inguru hartako soro eta zelai asko ere. Eta istorio mordoa utzi zituen isilpean. Hainbat lekuko gidari hartuta, urtegia eraiki aurreko bizimodua, jaiak, eskola kontuak eta beste hainbat pasadizo eta bizipen jaso dituzte Hura zen Urkulu dokumentalean.

Dokumentala
Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako lursailan. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han dago.

Laburmetraia
Zer-nolako bizi aukerak geratzen dira lurralde batek erabateko aldaketa jasaten duenean? Nafarroako Pirinioetako magaletan, 1990 hamarkadan, Itoizko urtegiak zazpi herri eta hiru natur erreserba urperatu zituen. Gaur, lur biziko lerro bat, 592 metroko garaieran, bailarako paisaian marra batez zatitzailea du. Maila horren azpitik, ura; goitik, bizitza.

Zientzia eta teknologia
Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.

Drama
Arraldeko bizilagunen istorioak biltzen dituen telesaila.

Dokumentala
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.

Dokumentala
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.

Umorea
Ezagutu Euskadi "Recalculando..." saioarekin; hurbileko istorioekin bidaiatzen duen podcastarekin. Radio Euskadiko unitate ibiltariaren laguntzarekin Jon Bilbaok eta Mikel Ibañezek Euskal Herriko herri, hiri eta auzo esanguratsuenetara eramango zaituzte. Euskal Herriko historia, kultura, tradizio, gastronomia eta bitxikerien berri emango dizuete. Audio gida ezin hobea, zure ihesaldiak planifikatzeko eta lurralde bakoitzeko pertsona eta txoko interesgarrienak ezagutzeko. Entzun ezazu Araban, Behe-Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan, zein Zuberoan egingo duzu zure hurrengo abentura antolatzen duzun bitartea. Doitu zure GPS nabigatzailea, eman play-ri eta aurkitu ibilbide desberdinak! “Recalculando…”

Erreportaia
Gaur egungo klima-larrialdiak dakartzan arazo eta ondorio kaltegarriei buruzko serie dokumentala, eta larrialdiak Euskadiren etorkizunean izan dezakeen eraginari buruzkoa.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Vitoriako Dialogos saioan egunero minutu batzuk hartzen ditugu etorkizuneko etxebizitza eta hiriei buruz hausnartzeko, aldaketa sozialei eta gero eta handiagoa den desberdintasunari buruz, energia alternatiboei buruz eta jasangarritasunari buruz edo gazteek beren oraina eta etorkizuna nola ikusten duten hausnartzeko. Hurbiletik hitz egiten dugu, Gasteiztik eta Arabatik, munduari begira.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.