
Laburmetraia
Jakes (12 urte) basoan zehar dabil lasterka, noraezean galduta. Bidean, Amaia (27 urte) agertu eta etxera gonbidatuko du aterpea eskainiz. Bien elkartze honek Jakes bere beldurrei aurre egitera eramango du.

Drama
Coco, zortzi urtekoa, ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenaren aurrean, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Uda batean, bere nortasuna arakatzen du familiako emakumeekin batera, eta, aldi berean, haien bizitzei eta desioei buruz hausnartzen dute.