Emaitzak kargatzen…

Sukaldaritza
Euskal gastronomian, hainbat familia dinastia nabarmendu dira belaunaldiz belaunaldi. Horietako batzuek XVIII. mendean dute jatorria. 'Dinastiak' dokumentalak Euskal Herrian barrena gastronomiaz bizi izan diren familia ospetsuenak ezagutaraziko dizkigu.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.


Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Sukaldaritza
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Sukaldaritza
“Txoriene” Km0 filosofian oinarritutako euskal sukaldaritza saioa da. Gure itsaso, abeltegi eta ortuetako tokiko produktuak landuko dituzte Zigor Iturrieta eta Armintz Gorrotxategi sukaldariek, tradizioa eta gaur egungo ukitua uztartuz. Eguneroko errezeta erraz eta goxoak, edonork etxean egiteko modukoak. Tokiko zaporea, gertutasuna eta suaren bueltako giro atsegina uztartzen dituen saioa da “Txoriene”.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Roge Blascoren elkarrizketak hango eta hemengo abenturazaleekin. Bidaiariaren abenturak eta zoritxarrak.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Informazioa eta aktualitatea
Eguneko protagonistak, politika eta gizarte arloko punta-puntako gonbidatuak Radio Euskadin.

Euskadi Irratia aitzindari dugu euskarazko irratigintzan. Bere 30. urteurrenean, euskarazko irratigintzaren historia egingo du. 1932ko martxoaren 2an eskaini zen lehen irratsaio hartatik, gaur arterainokoari buruzko tarte berezia eskaini nahi dizuegu, astero, bi ataletan kontatuz euskarazko irratigintzaren historia. Irratiari ongi etorria emateko, gure saioaren sintonia bilakatu dugun bertsoa eman zuten lehen irratsaio hartan: "Ua ua, hemendik hotsa, habil azkar, pizkor abotsa”.