Emaitzak kargatzen…

Komedia
Telesail honetan langile klaseko bi ahizparen gorabeherak aurkezten zaizkigu. Bizitzak bide oso desberdinetatik eraman ditu biak. Edurne negozioetarako bizkorra den bilbotar batekin ezkondu da, eta aurrera egitea lortu du haren ondoan; gaur egun luxuzko urbanizazio batean bizi dira. Maiteren bizitza, berriz, ez da hain erosoa, eta ez du bere gizarte-maila hobetzeko itxaropenik ere, donostiar alfer, jokalari eta lotsagabe batekin bizi da; Maitez aprobetxatzeaz gain, adarrak jartzen dizkio etengabe.

Telesaila
Mikel eta Samuel Bergarako komisaldegiko ertzainak dira. Izaeraz oso ezberdinak dira eta elkarren eskutik hainbat kasu argitu beharko dituzte.

Komedia
Osakidetzatik kanporatutako sendagile batek gaixo mentalentzako eritegi bat irekitzea erabaki du. Horretarako erizain zital bat eta bere lanbideaz ezer ez dakien erizain lirain bat kontratatu ditu. Bere eritegia mota guztietako pertsonaiek bisitatu dute: babes bila dabilen gangster batek, basapiztiarik gabeko piztia-hezle batek, apaiz irudikor batek, piromano tutudun batek, ezkonberri batek, gerra bila dabilen militar batek, espekulatzaile batek, eta abar.

Drama
Filmak pertsonaia erreal eta historikoetan eta fikziozko pertsonaietan oinarritutako istorioak kontatzen ditu. Oso istorio desberdinak dira, baina guztiak Kondor Legioak 1937ko apirilaren 26an Gernikari egin zion aire bonbardaketa basatiak markatutakoak.

Mari Jose Villaverdek adineko pertsonekin hitz egingo du bizitzari buruz.

Dokumentala
Elbira Zipitriari buruzko dokudrama. Elkarrizketen eta fikziozko eszenen bidez, frankismo garaiko euskararen irakaskuntzaren aitzindari izandakoaren bizitza ezagutuko dugu.

Pedro Sansineneak familia, lagunak eta herrialdea utzi zituen. Hogei urte geroago, Euskal Herrira itzuli behar izan du hainbat arrazoirengatik, eta gorroto zaharrak, gatazka berriak eta maitasun istorio lazgarri bat aurkitu ditu bertan.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.


Zientzia eta teknologia
Eszeptizismoz, zientziaz eta umorez betetako hitzaldi laburrak, Naukas plataformarekin lotutako dibulgatzaileek eskainiak.


Entretenimendua
Euskadin albiste dena hizpide duen saioa, Odei Esnaolaren eskutik.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.


Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.


Informazioa eta aktualitatea
Radio Euskadiren iluntzeko albistegia, Arantza Garciak gidatuta. Albisteei patxadaz heldu eta egunari beste buelta bat ematen diogu.