Emaitzak kargatzen…

Musika
Euskal Herriko leku berezienetako batera goaz Urte Berri Egunean, lagun sorta paregabearekin, Kepa Junkera eta Sorginak Zugarramurdin.

Musikala
Umorea, maitasuna eta musika tartekatuz, Basakabi udaleku zorrotzean dauden neska eta mutil talde baten ibilerak kontatuko ditu telesail honek.

Musika
Euskadi, 1609. Eskualdeko gizonak urrutira joan dira itsasoan zehar. Amaiak, 20 urte, lehen aldiz parte hartzen du basoko festa batean, gauez, herriko beste neska batzuekin. Egunsentian atxilotu egiten dituzte.

Arratsaldeko 17:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Ibon Fernandez eta Alain Perezekin.

Telesaila
Magia eskola bateko sorgin gazte talde bati buruzko telesaila, Jill Murphyren The Worst Witch liburu sorta arrakastatsuan oinarritua.

"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.

Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoriaren eskutik, Bitan!

Drama
XVII. mendean, jaun feudal bat sorgin-ehiza bultzatzen ari da Nafarroan, inkisidorearen laguntzarekin. Errepresio tiraniko eta krudel horren biktimak babesik gabeko emakume pobreak dira, nobleen eta Elizaren boterearen aurrean. Biktimen artean Garazi dago (Silvia Munt); amona sutan erre dute sorginkeria egotzita. Aurrekari bidegabe horren ondorioz, erregegai boteretsu batek atxilotu, torturatu eta bortxatu egin du, hark uko egin ondoren. Gertaera hauek eskala handiagoko ankerkeria baten preludioa baino ez dira, eta berehala gertatuko da.

Telesaila
Lurrak bakealdi luzea izan du Boo Ahaltsua garaitu eta haren hondamendien izua gizakien oroimenetik ezabatu ondoren, baina lehiarako jaio direnen artean, borroka-gosea ezin du ezerk ase. Eta laster agertuko dira horretarako aukera emango dietenak; handiena izateko egarria ere ez baita erraz asetzekoa.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Haurrak
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek Euskal Herri osoa zeharkatuko dute Pelipe izeneko lokomotora magikoarekin.

Historia
Gaizka Aranguren kazetariak gidatutako saio honek Euskal Herriko historia jorratuko du, baina estilo erabat berritzaile batean, gure herriko aurpegi ezagunenetako batzuek lagunduta.

Sorginak eta intxisuak, kalabaza, kuiatxoak, arimen gaua… denetarik dago Gau Beltzaren harira Erika Olaizolak kontatutako ipuinean.



Musika
Durangoko Azokak Ahotsenean antolatutako disko-aurkezpenak eta kontzertuak.

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe. Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.

Zientzia eta teknologia
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Ikerkuntza, ikertzaileak eta berrikuntza. Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.
