Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Lau ataleko dokumental serie honetan zuzenean solastuko dira nerabeak, haien gurasoak, porno industriako profesionalak eta sexu-hezkuntzako adituak. "Generación Porno" saioak guraso eta seme-alaba nerabez osatutako Katalunia, Euskadi eta Madrilgo lau familiaren aparteko testigantzak jasotzen ditu. Atal bakoitzak premisa bat du ardatz eta bertan, gazteen sexu-heziketan gaur egun agertzen diren arazo, mito eta gabezietako batzuk azpimarratuko dira.

Giza harremanak, auto laguntza, inteligentzi emozionala... Dani Arizalaren eskutik. Gurekin parte hartu nahi baduzu facebooken ere aurkituko gaituzu.

Informazioa eta aktualitatea
Asteburu goizeko albistegi nagusia. Albisteak, elkarrizketak eta solasaldiak, Eider Bilbaok gidatuta.

Drama
Josu arrebaren etxera itzuliko da Gabonetan. Aitonaren iraganeko sekretu batek arrebarekin eta aitonarekin duen harremantzeko modua birpentsatzera bultzatuko du.

Komedia
Euskal ikastetxe bateko irakasle taldearen xelebrekeriak biltzen dituen telesaila.

Telesaila
Alfie Britainia Handiko hezkuntza-sistemak inoiz izan duen maisurik txarrena da; haur bat gehiago balitz bezala da. Eskolako zuzendariak, Fraserrek, zoritxarrez Alfie bezain atsegina izan nahi du. Gulliver andereñoa biologiako irakaslea da eta Alfiek gustokoa du. Biziki arduratzen da eskolaz eta ikasleez. Pickwell zuzendari laguntzailea da, bere lankide gazteenak jasan ezin dituen eskola zaharreko irakaslea.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Radio Euskadiko arratsaldeek hiru osagai nagusi dituzte: aktualitatea, umorea eta zer pentsatua emango dizuten gonbidatuak. Xabier García Ramsden eta bere lantaldearen eskutik.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Informazioa eta aktualitatea
"Pentsatzen duzu, gero existitzen gara" da EHUren Udako Ikastaroen 45. edizioaren leloa. Enrique Robalek gizarte-erronka nagusien inguruko dibulgaziorako, eztabaidarako eta hausnarketarako erreferentziazko espazio honetara hurbiltzen gaitu, zainketak inklusiboa eta berritzailea izan nahi duen etorkizun baten oinarri direla.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.