Emaitzak kargatzen…

Xabier Madariagak aurkeztutako elkarrizketa-saioa da Ur Handitan. Euskal gizarteari gehien kezkatzen dioten gaiak aztertzen dira bertan. Hainbat pertsonari egindako elkarrizketen bidez, atal bakoitzean lantzen diren gaiak ezagutarazten saiatzen dira. Zortzi denboraldi horietan, LGTBIQ+ eskubideak, osasun mentala, kirola, minbizia, sexua, matxismoa edo kultura landu dituzte, besteak beste.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Drama
II. Mundu Gerran tropa errusiarrek bortxatu zituzten moja poloniar batzuen benetako istorioa kontatzen du.

Drama
Ninak (Patricia López Arnaiz) hazi zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki du, eskopeta bat poltsan duela eta helburu batekin: Pedroz mendeku hartzea. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta haurtzaroko lagun batekin, Blasekin, topo egiteak mendekua bere aukera bakarra ote den hausnartzera bultzatuko du.

Dokumentala
Asun Casasola, Nagore Laffageren amaren begietatik ikusita, bere alaba hil zutenetik emakumearen bizitzari begiratu bat emango diogu. 2008ko Iruñeko San Fermin jaietako krimenak gizartea astindu zuen, eta inoiz ez bezala kolpatu zituen hedabideen titularrak. Epaiketa 2009ko azaroan izan zen, eta akusatua homizidioagatik zigortu zuten. Asun, bere familia, eta babesa ematen dieten guztiek borrokan jarraitzen dute justizia egiten dela ikusteko eta erruduna hilketagatik intentzioz zigortua izan dadin.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Kultura
Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Informazioa eta aktualitatea
Eguerdiko albisteak

Euskal Herrian pil pilean dauden gaiak jorratzen dituen erreportaje saila.