Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
1997ko martxoaren 22an, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak CESID delakoaren 13 dokumentu sekretu desklasifikatzea erabaki zuen. Segurtasun indarrek borroka kontraterroristan ustez delituzkoak ziren jarduerei buruzko paperak ziren. Kazetaritza-kontakizuna, sumarioko instrukzioa eta agiri desklasifikatu horiek dira 1983an zer gertatu zen argitzen laguntzen digun gida. Urte horretan sortu zen GAL, eta erakunde terroristaren lehen atentatuak egin ziren: Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa eta heriotza, José Mª Larretxearen bahiketa zapuztua, Segundo Marey bahitu eta askatzea eta Ramon Oñaederra, Kattu eta Mikel Goikoetxea Txapelaren erailketak.

Dokumentala
Alberto lñurrategik aurkeztu eta euskal biodibertsitatea ardatz duen dokumental saila. Aretxabaletako mendizalearen eskutik, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutuko ditugu. Euskadiko eta Nafarroako eremu geografikoetan lanean diharduten espezialista onenen laguntza izango du horretarako.

Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.