Emaitzak kargatzen…

Arantxa Iturberen begirada azkarrak eta umore zorrotzak zuzentzen du "Arratsaldekoa" zineterapia, tertulia lotsagabeak edo sofatik mugitu gabeko bidaiak bezalako proposamen interesgarriak eskaintzeko.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Entretenimendua
Shaun artalde xelebre bateko liderra da. Ardi guztiak, eta Shaun bereziki, gai dira gizakiok egiten ditugun gauzak egiteko: futbolean edo golfean aritzeko... Bitzer txakurra izango dute zeregin horietan lagun.

Informazioa eta aktualitatea
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Mikel Rotatetxe eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Laburmetraia
Carolinek kalea zelatatzen du leihotik. Atean giltzak entzutean ikaratu egiten da. Senarra da, Nathan. Haren eskuetara iritsi da hil berri den neska baten loteria txartel saritua. Saria kobratzea etikoa ote den eztabaidatzen hasten dira eta Nathan konbentzitzen saiatzen da…

Entretenimendua
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Kultura

Fikzioa
Animazio dokudrama. Ryszard Kapuscinskiren kontakizun autobiografikoa. 1975ean Angolak Portugalgo kolonia gisa eman zituen azken egunak kontatzen ditu, eta deskolonizazio horren ondorio latzak kontatzen ditu.

Drama
Antonio, ETAkide bat, atentatu bat prestatzen ari da Madrilen. Egun batean, hemezortzi urteko drogazale gazte batekin gurutzatu da; gazteak gaztaroko xalotasunari eusten dio, bizi duen giroa gorabehera. Harrezkero, Antonio krisi pertsonala jasaten ari da; izan ere, bizitza osoa jada fedea galdu duen kausa batean eman ondoren, bere ondoeza areagotu egiten da suntsipenaren eta heriotzaren artean harrapatuta sentitzen delako. Imanol Uribek zuzendutako film luzea Juan Madriden eleberrian oinarrituta dago.

Drama
Ami 6 urteko neska bat da, oso sentibera da. Ama, Carmen, Gabriel senarrari seme bat emateko obsesioarekin bizi da. Azkenean haurdun geratzen denean, amaren eta alabaren arteko harremana tragiko bihurtzen da, familia amesgaizto saihestezin batera eramanez.

Kultura
Donostiako Zinemaldiko emanaldi bereziak, galak, sari banaketak eta jaialdiarekin lotutako bestelako edukiak.

Kultura
ZINEMALDIA podcasta Donostiako SSIFF-i buruzko audio inbentarioa da, Zinemaldiaren urte osoko jardunean zehar eta Irailero bederatzi egunetan zehar egiten den jaialdiaren beraren edukiak biltzen dituena.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Uda arratsaldeetarako konpainiarik onena. Elkarrizketak, musika eta egunero, harribitxiren bat.

Entretenimendua
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.