Emaitzak kargatzen…

Benetako abenturazaleak ezagutuko ditugun programa. Inguru zoragarriak, jende zoragarria edo ohitura bereziak aurkituko ditugu.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Roge Blascoren elkarrizketak hango eta hemengo abenturazaleekin. Bidaiariaren abenturak eta zoritxarrak.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Dokumentala
Duela 30 urte baino gehiagotik Saharako herriak bizi duen egoera tirabiratsuaren erretratua da. Saharako basamortuan dauden saharar errefuxiatuen kanpalekuetan urtero egiten den maratoia da istorioaren haria.

Abentura gustatzen zaigu eta horregatik gure botak jantzi eta mundu ezberdinak zeharkatzen ditugu eta paisaia ezberdinak aurkitzen ditugu. Historiak eta kulturak ezagutzen ditugu. Radio Vitoriako Aventureros saiotik ateratako kronikak dira.

Musika
Euskalduna Jauregian egindako kontzertu solidarioa, Euskal Fondoak eta Arabako Saharako Lagunen Elkarteak antolatutako hamabost artista baino gehiago biltzen dituena. Aziza Brahim abeslari eta aktore sahararrak Oreka Tx, Mikel Urdangarin eta Eñaut Elorrietarekin batera jarduten du, Suilma Aalik argitaratu gabeko gai bat interpretatzen duen bitartean, eta 'Haizea harrien kontra' abestia Itziar Ituño eta Olaia Inziarterekin batera.

Bertsolaritza
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.


Ekologia, kulturak, Europa, musika... Proposamen sorta asteburuetako arratsalde-gauerako.


10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Laburmetraia
Zumaiako flysch-a lurraren entziklopedia bezalakoa da, non geruza bakoitzak lurraren historiako kapitulu bat irudikatzen duen. Bertan 50 milioi urteko historia geratu da grabatuta. Loreren zimurrak ere, Gerra Zibilean familiarekin batera Zumaiatik kanporatutako emakume honen bizitza kontatzen digun liburu baten modukoak dira. Salka, neska sahararrak bilaketa bati ekingo dio Loreren istorioa deskubritzeko, hau ere bere ama eta amonaren istorioa baita Saharatik ihes egin behar izan zutenean. Flyscharen aurrean, Salkak ulertuko du, etengabe txandakatzen diren geruza gogor eta bigunen antzera, bere istorioak, gatazka baten erdian bizi izan diren emakumeenak, errepikatu egiten direla.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Iñurrategi anaien bidaia eta abenturak aurkezten zaizkigu dokumental hauetan. Gure planetako hamalau zortzi mila metrotik gorako mendiak lortzeko falta zaizkien azken lau gailurretarako igoera ikusiko dugu, besteak beste. Bestalde, anaia biek Himalaiako mendikatean egindako eskalada ikusgarriak ez ezik, mundu osoan zehar egindako saioak ezagutuko ditugu: Patagoniatik Maliko basamortura, gutxitxo ezagutzen diren "Zeelanda Berriko Alpeetan" barrena.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Artxibotik
Zenbat kontakizun kabitzen dira berrogei urtean? Radio Euskadiko artxiboan murgilduko zaitu Joserra Morejonek.

Musika-aukeraketa bikaina eta askotarikoa, eta hiztun onentzako denbora.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Bidaiatzeko helmugarik onenak, Euskadin eta munduan. Iñigo Lejarzak egingo dizu bidaia-plana.