Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Mundua arriskuan dago! Baina lasai, Astro, Suzu eta Astro Katu gure lagunak edozein arazo konpontzeko gai izango dira. Astro adimen artifizialdun robot-ume bat da, eta bere lagunekin batera, abentura mordoa biziko ditu!

Haurrak
Shin chan bost urteko mutiko dibertigarri, ausart eta lotsagabe xamarra da. Beti du erantzun barregarriren bat edozein egoeratarako. Ipurdi-dantza egiten iaioa da eta emakume ederren aurrean burua galtzen du.

Haurrak
Remy sei urteko neska abenturazalea da eta lagun min berezi bat dauka, Boo, robot handi, arrosa, bigun bat. Remyren izaera menderakaitzari eta Booren gogo biziari esker, Izurde Badian abentura berri asko biziko dute, handiak eta txikiak, bien irudimen apartak bultzatuta.

Sarean.eus, irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Haurrak
Doraemon katu kosmikoa XXII. mendeko katu-robota da. Bere zeregin nagusia Nobita zaintzea da. Izan ere, Nobita alfer samarra eta ikasle txarra da, eta beti ibiltzen da laguntza eske Doraemonek bere patrika magikoko tresnaren bat atera dezan.

Haurrak
Katu robotaren ate magikoak Afrika erdialdera eramango ditu gure lagunak, Erretzaileen Basora. Sateliteei argazkiak ateratzea eragozten dien lanbro lodi batez estalitako oihana dago bertan.

Soinu-fikzioa
"#10garrena" fikziozko serie distopikoa da Bertsolaritza ardatz hartuta. Bederatzi izan dira orain arteko bertsolari txapeldunak. Hamargarrenaren bila, zortzi final bitxi, zortzi etorkizun; batzuk errealagoak, besteak utopikoagoak.

Haurrak
Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Haurrak
Kody 9 urteko mutiko amerikarra da. Aitona-amonekin Txinara bizitzera doa eta han herriko babesle gisa oinordekotza lerro luze batean azkena dela jakingo du. Kodyren aitonak, Kapow superheroi bihurtzeko oso baliagarriak izango zaizkion arte martzialetako lezio garrantzitsuak erakutsiko dizkio. Kodyk Mogo tximino maltzurraren barrabaskeriak konpondu beharko ditu.

Haurrak
Bi ahizpen eguneroko bizitzari buruzko telesaila da: Marine, 7 urtekoa, ume txikia da oraindik. Bestalde, Wendy, 13 urtekoa, nerabezaroaren erdian dago! Bihurria, hiperaktiboa, lotsagabea... eta sudurluzea ere bada Marine! Beti bururatzen zaio bere ahizpa bere onetik ateratzeko modua.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Komedia
Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.

Haurrak
Nobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu du ikastetxearekin, eta harri bat aurkitu du. Harri horrek dinosauroen arrautza baten fosila dirudi. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila jatorrizko egoerara itzultzen du, eta arrautzatik bi dinosauro biki ateratzen dira.

Haurrak
Androideak bizi diren mundu batean, neskato batek futbolean jokatzea du amets, familiak debekatu arren. Lagunak etorriko zaizkio laguntzera bere nahia betetzen laguntzeko, eta guztiei erakutsiko diete zer egiteko gai diren, futbol zelai barruan eta kanpoan.

Haurrak
Oraingo honetan, jantzitakoan ipuinen mundura bidaiatzea ahalbidetzen duten zapatila batzuk aterako ditu Doraemonek bere patrikatik. Deskuidu batean, Shizuka ipuin horietako batean harrapatuta geldituko da eta talde osoa hari laguntzera joango da.

Haurrak
Doraemon, Nobita, Shizuka, Erraldoi eta Suneo Karibera abiatuko dira, abentura bila.

Haurrak
Doraemonen eta Nobitaren abentura berria. Kasu honetan, jostailurik dibertigarrienen mundura egingo dugu bidaia. Bertan dena perfektua da, lapur maltzur bat eta haren klonak agertu arte. Doraemonek, Nobitak eta gainerako lagunek erronka zaila izango dute: gaizkilearen plana gelditzea.

Haurrak
Doraemon, Nobita eta talde osoak abentura harrigarri bati ekingo diote Denboraren Trenean. Tren magikoa da; espazioko bazterretan zehar bidaiatzeko gauza da, baita espazio-denbora lerroari aurre egiteko eta gizadiaren historian zehar bidaiatzeko. Denboraren Trenean ezezaguna da norakoa eta guztiok ezagutzen ez ditugun lekuetara iritsiko dira. Bidaide harrigarriak ezagutuko dituzte.