Emaitzak kargatzen…

Ramon Saizarbitoriak (Donostia, 1944) idatzitako “Ehun metro” nobelak, Franco diktadorea hil eta urte betera, 1976an ikusi zuen argia. Artean indarrean zegoen zentsura-legerik ez zuen gainditu, ordea, eta eleberriaren lehenengo edizioa bahitu eta liburu-dendetatik erretiratu zuten, Saizarbitoria bera prozesatu eta epaitu zutelarik. Zentsura-legea ezabatuta, itzuli zen nobela liburu-dendetara. Behin eta berriz aipatu dira nobelaren arkitektura, kontakizunean erabilitako teknika, baliabide eta estrategia aberatsa, poliziarengandik ihesi doan aktibistak poliziaren tiroz zerraldo erori arte lasterka egiten dituen ehun metroak kontatzeko garaian. Ihesi doan bitartean, bere bizitzako pasadizoak oroitzen ditu protagonistak, lekuko anonimo batengana hurbiltzeko ahaleginean, testigu hari bizitza eskainiko balio bezala.

Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan.

Fikzioa
Hirurogeita hamarreko hamarkada hasierako udako goizeko zortziak dira. Jon, ETAko militantea, etsi-etsian dabil korrika Donostiako Alde Zaharreko kaleetan, polizia atzetik duela. Aldi berean, bere bizitzaren historian zehar dabil, bere esperientziaren zorigaiztoko amaierara iritsi arte.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Literatura
GUAU plataformak euskal poeta zenbaiten antologiak eskaintzen dizkizu. Autoreek beraiek, beren poesia lanen artetik egindako aukeraketako poemak, ahots goran irakurtzen dituzte audioliburu formatuan eskainiz Euskarazko literaturarekin dugun konpromisoa areagotuz.


Arantxa Iturberen begirada azkarrak eta umore zorrotzak zuzentzen du "Arratsaldekoa" zineterapia, tertulia lotsagabeak edo sofatik mugitu gabeko bidaiak bezalako proposamen interesgarriak eskaintzeko.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Berdintasuna gizon eta emakumeen artean. Astero, ordu bete.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

Kultura
Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Euskadiren iluntzeko albistegia, Arantza Garciak gidatuta. Albisteei patxadaz heldu eta egunari beste buelta bat ematen diogu.

Kultura
Radio Euskadiko literatur komunitatea.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.