Emaitzak kargatzen…

Sitcom
Bi neska diru gabe daude, eta beren arazo ekonomikoen konponbidea aurkitu dutelakoan daude beren pisua mutil gazte batekin partekatzea erabakitzen dutenean. Gazte hau, ordea, ez da Rockefeller aberats bat, eta hiru protagonistek gorabehera ugari biziko dituzte berehala estuasun ekonomikoen ondorioz, ikus-entzuleei barre-algarak sortuz.

Telesaila
Telesailaren bigarren denboraldian jarraipena emango zaio Ane protagonista nagusiak Balbemendiko parke naturalean bizitako istorio zirraragarriei. Herria isolaturik utziko duen lurrikara batek ordura arte isilpean gorde diren sekretuak azaleratuko ditu.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.

Drama
Ander, berrogei urte inguruko baserritar bat, bizikleta fabrika bateko langile postuaren eta baserriko nekazaritza lanen artean bizi da ama eta arrebarekin batera. Istripu bat izango du, eta hanka bat hautsiko du; hori dela eta, familiak, amaren errezeloak gorabehera, perutar etorkin bat kontratatzea erabaki du, Jose, baserriko lanak egiteko. Joseren etorrerak etxeko bizitza eta Anderren bizitza aldatuko ditu, izan ere, ezagutzen ez zituen sentimenduak sortzen hasiko zaizkio, eta barne-gatazka handia sortuko zaio.

Fikzioa
Hirurogeita hamarreko hamarkada hasierako udako goizeko zortziak dira. Jon, ETAko militantea, etsi-etsian dabil korrika Donostiako Alde Zaharreko kaleetan, polizia atzetik duela. Aldi berean, bere bizitzaren historian zehar dabil, bere esperientziaren zorigaiztoko amaierara iritsi arte.

Zientzia eta teknologia

Roge Blascoren elkarrizketak hango eta hemengo abenturazaleekin. Bidaiariaren abenturak eta zoritxarrak.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Euskadiren iluntzeko albistegia, Arantza Garciak gidatuta. Albisteei patxadaz heldu eta egunari beste buelta bat ematen diogu.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Kultura
Radio Euskadiko literatur komunitatea.

#Km0 kontzeptua gastronomian (sasoiko eta hurbileko produktua) eta turismo iraunkorra, Slow Food mugimenduaren filosofiari jarraituz eta gure ekoizle txikiak ikusaraziz.

Musika
Eguna lasai amaitzeko, elkarrizketa eta musika hautaketa pertsonala Elixabete Legardaren eskutik.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Benetako abenturazaleak ezagutuko ditugun programa. Inguru zoragarriak, jende zoragarria edo ohitura bereziak aurkituko ditugu.

Sukaldaritza
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.