Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Panderoa, emakumearen ahalduntzea, euskara eta kultura ardatz dituen dokumentala. Hainbat emakumeren testigantzak eta kontaketak biltzen ditu; haien ahotik instrumentu honek Euskal Herriko historia garaikidean izan duen papera ezagutuko dugu.

Dokumentala
Arratia bailararen bihotzean, 13 gaztek Maurizia Aldeiturriagaren musikan oinarritutako musika-pieza bat sortuko dute. Maurizia, XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen panderojole ikonikoa izan zen. Musika tradizionaleko hiru adituk lagunduta eta Mauriziaren eraginpean, gazte horiek sormen-prozesu paregabe batean murgilduko dira. Eta bertan, musikalki heldu eta beren ahotsa ezagutuko dute. AIRE! abentura musikala da, musikaren ahalmen eraldatzailea, naturaren edertasuna eta tradizioa erakusten dituena.

Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Kultura
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.

Kultura
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira euskal gizartean zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.

Kultura
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Zuzenekoa
Radio Euskadiko arratsaldeek hiru osagai nagusi dituzte: aktualitatea, umorea eta zer pentsatua emango dizuten gonbidatuak. Xabier García Ramsden eta bere lantaldearen eskutik.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Artxibotik
Gure herriaren jakintzaz, gure Fonotekan aukeratutako edukien artetik aukeratu ditugu zuretzat perla hauek elkarrizketa formatuko podcastetan.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Dokumentala
Gure herrietan ospatzen diren tradizio handiko jaialdi horien izaera eta jatorria ezagutzera ematea du helburu saio honek.


Entretenimendua
Umorea eta elkarrizketak ardatz dituen saioa.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.