Emaitzak kargatzen…

Erreportaia
Saio honetan, Dani Alvarez kazetariak eta Paco Etxeberria auzitegiko medikuak auzitegiko teknika guztien berri emango dute, hezurrek emandako informaziotik abiatuta, kasu kriminaletan gertatutakoa egia den jakiteko.

Elkarrizketak
Juan Carlos Etxeberria kazetariak metro batera egindako solasaldi intimoak ekarriko dizkigu, gonbidatua pertsonaia publikotik atera eta pertsona agertu dadin.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Dokumentala
Terrorismoak eta indarkeriak Euskadi astindu zuten bost hamarkadetan jazotakoa modu kritikoan oroitzea du helburu dokumental sail honek. Amaia Cayerok lekukotasunak bildu eta gertaerak eta lekuak ezagutuko ditu, euskal gizarteak indarkeria gainditu eta etorkizuna bake bidetik egin nahi duela erakutsiz.

Dokumentala
Terrorismoak eta indarkeriak Euskadi astindu zuten bost hamarkadetan jazotakoa modu kritikoan oroitzea du helburu dokumental sail honek. Amaia Cayerok lekukotasunak bildu eta gertaerak eta lekuak ezagutuko ditu, euskal gizarteak indarkeria gainditu eta etorkizuna bake bidetik egin nahi duela erakutsiz.

Dokumentala
Bi arnas, torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.

Dokumentala
1945eko urtarrilaren 16ean, 33 urte zituela, Alcalá de Henareseko hilerrian fusilatu eta hobi komun batean lurperatu zuten Jesús Carrera Olascoaga hondarribiarra. 2018an haren gorpua bere jaioterrira ekartzea lortu zuten senideek. Ordea, nor zen Jesús Carrera? Zergatik hil zuten? Eta garrantzitsuena, zergatik egon da hirurogeita hamar urte baino gehiago bere oroimena isilarazita? Galdera horiei zein beste hainbati erantzuna emateko ikerketaren fruitua da "Jesús Carrera: Hondarribiko Gorria" dokumentala, Jesúsen senideek beraiek zein herritarrek ezagutzen ez zuten Espainiako Alderdi Komunistako buru izandakoaren bizitza labur eta zirraragarri baten kontakizuna. Hain zuzen ere, María Carrera eta Xabi Carrera, gure protagonistaren ilobak izango dira haren osabarekin zer gertatu zen jakin eta euren zauria ixteko beharretik abiatuta, Paco Etxeberria forentseak zuzendutako exhumazio prozesuan barneratu eta euren bizipenak partekatuko dizkigutenak.

Informazioa eta aktualitatea
Eguneko protagonistak, politika eta gizarte arloko punta-puntako gonbidatuak Radio Euskadin.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Euskadiren iluntzeko albistegia, Arantza Garciak gidatuta. Albisteei patxadaz heldu eta egunari beste buelta bat ematen diogu.

Sakontzeko
Memoria historikoa lehen pertsonan. Mikel Donazarrek bildutako testigantzak.

Silvia Intxaurrondok aurkezten du entretenimendu eta informazio saio hau.

Dani Álvarezen ukitu pertsonal eta bereziarekin. Astero, hainbat aurpegi ezagun, entzutetsu eta esanguratsuren alderik pertsonalena ekarriko digu, aktualitateari lotuta eta modu sakonean, guztion ahotan dauden gaiak hizpide hartuta.

Dokumentala
Zer lotura dute zinemak eta literaturak gastronomiarekin? Dani Alvarezek eta Andrea Roperok Euskadi zeharkatuko dute Xabier Gutierrez sukaldariarekin batera, fikziozko krimenen ibilbideak ezagutzen.

Sakontzeko
Munduko lankidetzaren eta giza eskubideen errealitatearen aurrean gizarteak gogoeta egin dezan eta sentsibilizatu dadin tresnak ematen ditu "Norte Sur" podcastak.

Kultura
Kantatzeko kantuak eta entzuteko kontuak bazkal ostean, Joseina Etxeberriaren, "Musikeroaren", konpainian.

Musika
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!
