Emaitzak kargatzen…

Musikala
Basakabi eraberrituak adingabeen zentrotik etorritako gazteak hartuko ditu: Karla, neska pijoa, Boskoren laguna; Roke, istiluetan sartzea gogoko duen mutil handikotea; Azpi, Rokeren lagun mina; Ekaitz eta Gaizka, elkar ikusi ezin duten anaiak, eta Maren, neska oso zirikatzailea. Bosko eta Oihane lekuz kanpo eta beldurtuta ibiliko dira ikasle berrien artean. Gainera, beste pertsonaia bat ere egongo da, Basakabiko kuxkuxeroa, guztien sekretuak kontatzen hasteko prest dagoena.

Musikala
Gazte berriak etorriko dira Basakabira: Oihane, sukaldaria izan nahi duen neska xelebrea; Joritz, musika elektronikoa egiten duen gazte zirikatzailea; Manex, Gontzalen anaia; Izar, Leire begiralearen alaba, eta Alaia, adin txikikoen zentro batean egon den neska berezia. Udako lehen egunean ezusteko handi bat jasoko dute gazteek.

“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik. Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek. "Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.

Umorea
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak gidatutako umore saioa. Astero, punta puntako euskal aktoreak hartuko dituzte gonbidatu platoan.

Telesaila
Jatorri ezberdineko hainbat pertsonaia bitxi elkarrekin bizi dira etxegabetzeko mehatxua duen etxe batean, eta, horren aurrean, Youtubeko zenbait kanal irekitzea erabaki dute, hustea saihesteko behar den dirua biltzeko.

Umorea
"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.

Bakarrizketa
Euskal umoregintzaren plazak indar handia hartu du azken urte hauetan; batez ere, stand-up comedy genero eta espresioan. Umoregintzaren susperraldi horren eredu izan dira azken urteotan gihartu diren bakarrizketagileak eta genero honetan diharduten zenbait umoregile abiatzeko plaza eta eszenak (Lizardi eta Egin Kar Kar, esaterako). Altxa Komediak, azken boladan Euskal Herriko umoregileek ondutako uzta dakarkizu. Punta-puntako kartela, stand-up comedy euskaldunaren trebezia irrikagarria, gozamen huts bihurtzeko asmoz.

Drama
Zazuk, nerabezaroaren ateetan eta bere identitarearen bila dagoen bitartean, ohiturak mantendu edo hauei aurre egiteraen arteko erabakia hartzera behartuta ikusiko du bere burua.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

"Go!azen"eko aktoreek 12. denboraldiko unerik gogokoenak kontatzen dizkigute.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Musika
Eguna lasai amaitzeko, elkarrizketa eta musika hautaketa pertsonala Elixabete Legardaren eskutik.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Sukaldaritza
“Txoriene” Km0 filosofian oinarritutako euskal sukaldaritza saioa da. Gure itsaso, abeltegi eta ortuetako tokiko produktuak landuko dituzte Zigor Iturrieta eta Armintz Gorrotxategi sukaldariek, tradizioa eta gaur egungo ukitua uztartuz. Eguneroko errezeta erraz eta goxoak, edonork etxean egiteko modukoak. Tokiko zaporea, gertutasuna eta suaren bueltako giro atsegina uztartzen dituen saioa da “Txoriene”.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Euskadiren iluntzeko albistegia, Arantza Garciak gidatuta. Albisteei patxadaz heldu eta egunari beste buelta bat ematen diogu.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.