Emaitzak kargatzen…

Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.

Musika klasikoa
Judith Monterok musikari buruzko ezagutza eskaintzen digu, musu truk. Aloña Berazak gidatutako Argi Ibili saioko edukia da, Euskadi Irratian.

Kultura

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Musika
Herri musikan oinarritutako dokumental saila.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.

Arantxa Iturberen begirada azkarrak eta umore zorrotzak zuzentzen du "Arratsaldekoa" zineterapia, tertulia lotsagabeak edo sofatik mugitu gabeko bidaiak bezalako proposamen interesgarriak eskaintzeko.

Musika tresna honen inguruko kondaira, bere jatorria eta bilakaera biltzen dituen dokumentala.

Musikazko heziketara zuzenduta saioa. Hotsaren munduan murgildu, hotsaren oinarrizko ezaugarriak ezagutu eta musika-tresna ezberdinak, sinfonikoak batez ere, erakutsiko ditu saio honek.

Haurrak
Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.

Musika
Joseina Etxeberriak euskal musikaren 10 totem, 10 izen nagusi, elkarrizketatu ditu musika sortzen duten lekuan bertan. Anekdotak, trepetak eta zuzeneko musika.

Erreportaia
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.

Musika
2021eko Donostiako Hamabostaldiaren barruan Carlos Nuñez musikariak Arantzazuko Santutegian eskainitako "Celtic Beethoven" ikuskizunaren emanaldia. Gaita-jotzaile eta flautista ezagunak omenaldia egin dio Beethoveni, konpositorearen jaiotzaren 250. urteurrena dela-eta, musika klasikoaren eta folklorearen arteko fusioarekin. Hainbat artista izango ditu taula gainean lagun, tartean Maria Berasarte abeslaria, Garikoitz Mendizabal txistularia, Itsaso Elizagoien trikitilaria, Jon Maya dantzaria eta Oinkari dantza taldea.

Musika

Musika

Musika

Musika

Musika

Musika
Eibarko txistularien bandak, Garikoitz Mendizabalek zuzendutakoak eta Isabel Laspiur pianora doana, euskal pieza tradizionalak eta Vangelis, E. Morricone eta P. Sorozabal egileen egokitzapenak konbinatzen dituen errepertorio anitza eskaintzen du. Interpretatutako lanen artean daude Maite, Txoria txori, Baga, biga eta Arrosa bat arantzan artean, lokaztiak, arin arinak eta Txanton piperri.


Umorea
Antton Telleria eta Iker Lauroba, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid, aurrez aurre, umorez. Zalantza guztiak piztuko dizkizute, alde edo kontra dauden entzun ondoren.