Emaitzak kargatzen…

Soinu-fikzioa
"Erga Tibo Pum!" podcastak Xabi Payak idatzitako umorezko antzezlana du oinarri. Lezoko Udalak eta Hika Teatroak antolatutako lehen antzerki eta testu laburren lehiaketaren irabazlea izan zen. Moldatu egin da podcast dramatizatua egiteko 2023ko Euskararen Egunarekin bat etorriz.

Fikzioa
Itziarrek 8 urte ditu eta bi mundu ezberdinetan bizi da. Alde batetik, errepresioaren eta tristuraren munduan bizi da, bere guraso abertzaleak, Gerra Zibilaren porrotaren ondoren beldurtuta eta ilusiorik gabe bizi direnak, eta berak ikasten duen mojen ikastetxeak irudikatzen dutena. Beste mundua kalekoa da, non Itziar benetan eroso eta zoriontsu sentitzen den.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Umorea
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak gidatutako umore saioa. Astero, punta puntako euskal aktoreak hartuko dituzte gonbidatu platoan.

Sukaldaritza
Hiru pertsona ezagunek Javi Sierra sukaldariaren erronka onartuko dute, eta lehiakideei emango dieten errezeta bat prestatuko dute. Nork lortuko du irabaztea?

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Kirola
Pilotari buruzko informazioa, Kepa Iribarren eskutik.