Emaitzak kargatzen…

Kultura munduko gaiei buruzko programa monografikoak

Dokumentala
Eskalatzaileen %1 bakarrik aritzen da eskalatzeko bide berriak ekipatzen. Euskal Herriko lau eskalatzaileren begiradaren bitartez, bizitza guztia ekipatzen eman baitute, askorentzat ezezaguna den mundu batera hurbilduko gara. Haien bizitzak gurutzatu egiten dira, azken finean denok batzen gaituen zerbaiti buruz hitz egiten duen giza istorio bat eskaintzeko: pasioari buruz.

Dokumentala
Euskal Herriko probintzia bakoitzeko mendi garaienak lotuko ditu Mikel Lizarraldek, eta, bidean, esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa jaso eta bizitzea zer den kontatuko du. Bizitza normal bat izan nahi duen optimista burugogor baten erronka eta 300 kilometro pasatxoko bidaia 11 etapatan.

Dokumentala
Adrian (Txiki) eta Borja, anaiak, eskaladako kirol-teknikariak eta erdi-mendiko gidariak dira. Elkarrekin Donnay Anaiak izeneko proiektua osatzen dute. Horri esker, munduko paisai ikusgarrienetara bidaiatu eta eskalatu ahal izan dute.

Dokumentala
Jesus Mari Lazkano artistaren marrazkiekin egindako animaziozko film laburra. Mer de Glace glaziarrak Chamonixen duen eraldaketa eta narriadura progresiboa erakusten digu. Hasteko, 1824ko Caspar Friedrichen margolan baten galeraren istorioa kontatzen du, 1945eko maiatzean naziek Berlinetik ihes egin zutenean desagertu zena. Glaziarrean kokatzeko, azken glaziaziotik egungo ingurumen-hondamendira garamatzan aldi baterako bidaian, etorkizun distopiko zalantzagarria iragarriz.

Dokumentala
Mendiak bihotza zabaldu, birikak bete, begiak garbitu eta burua (soinean daramatzagun barne motxiletatik) arintzen dizkigu. Eta mendian ere galdu egiten gara; batzutan nahita eta besteetan nahi gabe. Oinez dokumentalak Euskal Herriko parke naturaletan barrena egindako txango errealak jasotzen ditu. Bide hasiera bakoitzean, aurkari diren bi lagun, eta aurrean, elkarrizketa bat, sakona eta benetazkoa, egia txiki bat erakutsiko diguna. Mendia, pausuz pausu, elkarri egiak kontatzea ere badelako. Finean, dokumentalak istorio labur hauen bitartez mendizaletasunaren pausatura itzuli nahi du, bidea partekatzera.

Laburmetraia
Txangon lau lagun gazteri jarraitzen diegu, Maria (27), Paula (29), Bruna (24) eta Marta (27), Pagasarrirako igoeran Queenek, Mariaren txakurrak, lagunduta. Prozesu osoan, lagunen atzetik ibiliko gara, behaketan, telefono bidezko hitzorduetatik hasi, jaitsiera egin eta botak kendu arte.

Laburmetraia
Zergatik dago otsoak hiltzeko gogo hori? Asturiasen otsoaren eta gizakiaren arteko borrokak bizirik dirau. Ehiztariek eta abeltzainek beren kondairetan errotutako pentsamendua adierazten dute.

Dokumentala
Amaitzear dagoen bizimodu bat erretratu nahian, Julen, Gorbeian geratzen diren azken artzainetako batengana hurbiltzen da, Joserengana. Elkarrekin konpartituko duten denboran zehar iraganerako ateak irekita geratuko dira atzean utzitakoari erreparatzeko.

Dokumentala
Gasherbrum 4 da, ziurrenik, Karakorumeko mendirik eder eta harmonikoena, K2ko mendi-puskari itzala egiteko gai den bakarra. Zutik dirauen erronka da; Bonattik eta Maurik lehen eskalada egin zutenean bezain garbi. Bonattik igo eta 50 urtera, bost laguneko talde batek, Alberto Iñurrateguik, José Carlos Tamayok, Mikel Zabalzak, Juan Vallejok eta Ferran Latorrek, irisgarritasunik ezaren irudia bera irudikatzen duen koloso honi garbi-garbi ekitea erabaki zuten. Bide luze baten amaiera da. Mendiko adiskidetasun istorio bat da.

Dokumentala
Zaila da Karakorum neguan izan ohi den bezain leku desolagarri eta arrotzik aurkitzea. Laila Peak eskalatzen saiatuko dira bi alpinista belaunaldi, 6000 metrotik gora dituen orratz ikusgarria. Hainbat astez elkarrekin lan egingo dute ekaitz eta haizete beldurgarriei aurre eginez, zeropetik 30 graduko tenperaturekin. Mendiekiko maitasunaz eta pasioaz hausnarketa egiteko gonbitea da film hau.

Dokumentala
Bea, Sergio, Emilio, Fernando eta Gonzalo eskizofrenia diagnostikatutako pazienteak dira. Duela aste batzuk ia ez zuten elkar ezagutzen eta ez zuten esperientziarik abentura-kiroletan. Hala ere, AVIFES elkartearen eta Espainiako espezialista onenetako batzuen eskutik, hala nola Juanito Oiarzabal, Sebastián Álvaro, Ramón Portilla edo Juanjo San Sebastián, erronka bat proposatu dute, ia ezinezkoa dirudiena: Picu Urriellu, Naranjo de Bulnesera igotzea.

Dokumentala
Patagonia planetako leku ezkutuen eta hezigaitzenetako bat da. Lur horretan, haizeak basatiak dira eta eguraldi-aldaketak ustekabekoak. Baina edertasun itzela duen leku ere bada, ezagutu denetik esploratzaileak eta abenturazaleak liluratu izan dituena. Alberto Iñurrategi, Martin Pala eta Juan Mari Iraola dira horietako hiru. Hango paisaien eta, jakina, mendien ikusgarritasunak erakarri ditu, bereziki, Cerro Torrek. Erakarpenari, sentimenduei eta kontraesanei buruzko istorio bat da hau.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.