Emaitzak kargatzen…

Musika
Gaztea Kabian proiektuak bi talde elkartu ditu abesti baten sortze, konposatze eta interpretatze prozesua gauzatzeko. Gonbidatuak: Lore, Borja, Pello eta Alex (Marte Lasarte taldea) eta Sila Lua. Sortutako kantuaren izena: Errepide.

Musika
Musikaren bidezidorretan barrena eramango zaitu Jon Basagurenek.

Arratsaldeko 17:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Alain Perez eta Maite Garmendiarekin.

Kultura
Radio Euskadiko literatur komunitatea.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Musika
Astean zehar B Aldean entzun dituzun kantarik onenak jarriko dizkizu Julen Idigorasek. Hitzik gabe, bi orduz eta musika etenaldirik gabe.

Musika
Gazteako sareetan zuen botoak jaso ostean, Top Gaztea zerrenda berria eguneratzen dute larunbatero Oihan Vegak eta Oizeder Mayok 11:00etatik aurrera. Gainera, 688 60 50 50 whatsapp zenbakira idatzita, asteko kanta birala proposa dezakezu. Eskatu zure musika eta bozkatu zure artista gogokoenaren alde!

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Zientzia eta teknologia
Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.



Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra entzunez.

Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Vitoriako Dialogos saioan egunero minutu batzuk hartzen ditugu etorkizuneko etxebizitza eta hiriei buruz hausnartzeko, aldaketa sozialei eta gero eta handiagoa den desberdintasunari buruz, energia alternatiboei buruz eta jasangarritasunari buruz edo gazteek beren oraina eta etorkizuna nola ikusten duten hausnartzeko. Hurbiletik hitz egiten dugu, Gasteiztik eta Arabatik, munduari begira.

Musika
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.

Musika
Eguna lasai amaitzeko, elkarrizketa eta musika hautaketa pertsonala Elixabete Legardaren eskutik.