Emaitzak kargatzen…

Fikzioa
Nara bere gelatik ezertarako irteten ez dena youtuber gazte bat da. Bere borondatez isolatuta bizi da, Interneten duen konfinamendua kontatuz, mundu mailako pandemia batek mundu guztia etxean gelditzera behartzen duen arte.


Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Osasuna eta ongizatea
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.


Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.