Emaitzak kargatzen…

Telesaila
Hondar ahoak fikzio telesailak intrigazko istorio bat dakar. Trama nagusia euskal kostaldeko herri batean garatzen da, arrantza portu garrantzitsu baten inguruan. Marinelen usadio batek dio itsasoko sekretuak lurrean kontatzen dituenari ahoa hondarrez beteko zaiola, itsasotik lurrera eramandako hitzek urratsak uzten dituztelako.

Telesaila
Nerea Garcia bolada txarra pasatzen ari da eta ez da bere Bilboko etxetik apenas ateratzen. Lau urte igaro dira Ertzaintzatik kanporatu zutenetik. Erritualen batean hildako emakume baten gorpua agertzen denean, bere nagusi ohiak ikerketarekin laguntzeko eskatu dio. Nereak susmatzen ez duena da, iraganeko eta orainaldiko mamuek hiriko estoldetara jaistera behartuko dutela, non ezer eta inor ez diren diruditenak.

Laburmetraia
Enpresa bateko gerentea langileekin biltzen da. Negozioa ez doa ondo.

Drama
1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batez Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.

Fikzioa
Karonte, Zeru ahoak telesaileko protagonista psikopataren pertsonaiaren sortze prozesua. Jon Ander Urresti aktorearen eta Koldo Almandozen bizipenetatik kontatua. Zeru ahoak telesailaren grabaketetan murgildu dira.

Dokumentala
“Making of” honek Aitor Etxebarria konpositorearen lana erakusten du Zeru Ahoak telesailaren soinu-banda sortzean. Grabaketa-saioetan eta egilearen hausnarketetan barrena, telesailari laguntzen dion eta haren intentsitatea indartzen duen giro musikalaren sorkuntza ezagutuko dugu.

Drama
Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.

Drama
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Dokumentala
Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, eta azken txapelketan 14.000 ikusle bildu zituen. Estetika soileko artea izan arren, oraindik ere harrigarria gertatzen da gauza ikusgarriz eta efektu bereziz betetako garai honetan. BERTSOLARI bidaia bat da bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena.

Laburmetraia
Batzuetan, haur txikiak dituzten senar-emazteek, amona faltan botatzen dute...baino bakarrik batzuetan.

Komedia
Herriko taxistek adeitasun-ikastaroa egin dute. Atsegina ez bazara, ez zara helmugara iritsiko.

Komedia
Egunero, ordu berean, Antoniok eta Santik elkarrizketa bitxi bat izaten dute. Hiru emakume dira lekuko.

Laburmetraia
Lur elkorra, eguzkia, haizea. Prozesio batek paisaia zeharkatzen du. Beren otoitzen oihartzunak euria dakar.

Laburmetraia
Moritat hilketei buruzko Europa erdiko herri-kanta zaharrak dira. Horietako bat da Zela Trovke eslovakiarra, eta Holland Baroque Society-k bere Barbaric Beauty kantutegirako berreskuratu du. Maite Larburu aipatutako orkestrako biolin-jotzailearen eskutik jakingo dugu zertaz ari den abestia.

Laburmetraia
Hirian galduta dabil artzai bat, bere artaldearen bila. Haren deiek hiritar batzuen arreta erakarri eta atzetik joatea erabakiko dute.

Drama
Ospitale psikiatriko batean dagoen gizon batek elkarrizketa filosofikoak ditu kameleoi batekin.

Laburmetraia
Jainkoak bere irudira eginiko gizona paradisutik bota zuenean, gizonaren beldurra eta bakardadea ikustean, Raziel aingerua bidali zuen hura laguntzera.

Laburmetraia
Emakume bat dutxatik atera, jantzi eta, bere semea besoetan duela, baserri alboko belardira ateratzen da, saski batetan dauden maindireak eguzkitan lehor daitezen zintzilikatzera. Urrutian, gizon bat dabil segaz belar luzea mozten. Bapatean, saski batetan eserita zegoen haurra altxatu eta belardian barneratzen da...

Laburmetraia
Arrantzale bakarti batek arrain mota bakoitzarentzako amua ezagutzen du. Orain ezinezkoa arrantzatzeko amuaren bila dabil.

Laburmetraia
Entomologo bat Kioton da kongresu batean. Hitzaldi batetara joan beharrean tenplu bat bisitatzea erabakitzen du. Udaberri egun normal bat da, bere bideo kamararen aurrean Midori azaltzen den arte...

Laburmetraia
Zenbaitetan ematen dira norabidea galdu eta banda osoa okerreko norabidean gidatu duten uso basatien kasuak. Oraingo honetan, uso banda guztia, orientazioa erabat galduta, akituta hilko da, ziorik gabeko hegaldi batean.