Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Makusi klubeko kideak zoriontzeko tartea.

Bideopodcasta
Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora. Atal bakoitzari lotuta unitate didaktikoak prestatu dira, ikasgelan lantzeko, eta karta didaktikoak MAKUSIren webgunean egongo dira eskuragarri, helbide honetan: https://makusi.eus/potxetalotx

Haurrak
Kalaxkaren lehen saioa iritsi da, saio bizkor eta dinamikoa dela azaldu digute Aritz eta Anepek. Saio honetan ez dugu denborarik galtzen.

Gazteak
Sorgin ehizan arituko den Mari protagonista dela, mundu magikoak eta errealak bat egingo dute euskal mitologiarekin lotura duen fikziozko telesail honetan. Lagun talde berezi bat sortuko du Marik sorginen aurka borrokatzeko, gizartea zainduz. Bidean zailtasun ugari aurkituko dituzte, ez da batere erraza izango sorginei aurre egitea.

Haurrak
Nerabe batek ordenagailu-joko baten botere magikoak lortzen ditu, eta bideo-jokoetako trebetasunak erabiltzen ditu bere eguneroko bizitzako desafioak gainditzeko.

Haurrak
Xabi Soundek gidatutako euskarari buruzko lehiaketa.

Marrazki bizidunak
Ameslarien banda saioko abestien bilduma.

Haurrak
Xabi Sound pertsonaiaren eskutik, Euskal Herriko haurren kantu kuttunenak ezagutzeko aukera izango dugu, hainbat sorpresa eta gonbidatu berezi tarteko.

Marrazki bizidunak
Hiru iratxok ametsen ontzi batean bidaiatzen dute Euskal Herriko zeruan zehar. Ontziak periskopio alderantzikatua du, zerutik lurrera begiratzen duena. Noski, Baizera eta Auskalok osatzen dute Ameslarien Banda, eta haurren ametsak 24 orduz kontrolatzen dituzte. Amets kaltetuak konpontzeko altxorren kutxa erabiltzen du tripulazioak. Amets-ontziak hondatutako amets bat harrapatzen duenean, alarma entzuten da. Iratxoek ontziko pantailari begiratzen diote ametsa nolakoa den ikusteko, eta umeen hodei-oheetara jaisten dira dena konpontzera.

Haurrak
Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoaren eskutik, ume eta gaztetxoak zientziara gerturatuko ditu “Zientzia Piztia” saioak. Esperimentuen bitartez, atal bakoitzean abentura zientifiko txiki batean murgilduko gara: ura dantzan jarri, izotza arrantzatu, marrazkiak bizidun bihurtu.... Murgildu gaitezen elkarrekin zientziaren munduan!

Haurrak
Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da “Papir-o!”. Atal bakoitzean koloretako paperekin irudi desberdinak sortuko ditugu. Pausuz pausu, etxeko txikienek beraien irudi propioa osatu ahal izango dute, animaliatxoak, kutxak eta bestelako formak sortuz.

Haurrak
Potx eta Lotx pailazoen bideoklipak.

Haurrak

Haurrak
Potx eta Lotxen eskutik hainbat herritako kondairak eta pertsonaiak ezagutzeko aukera izango dugu atal honetan. Hala bazan edo ez bazan…

Haurrak
Euskal Herriko haurren desirarik eroenak egia bihurtzen saiatuko da Xabi Sound.

Haurrak
Erronka non, Izaskun han.

Haurrak
Potx eta Lotx osabaren tailerrera joango dira eskulanak eta bestelako lanak egitera.

Haurrak
Izaskunen lagunek, kutxa barruan zer dagoen asmatu beharko dute baina eskua bakarrik sartuz. Gai izango al dira?

Haurrak
Xabi Soundek kaleko artistak ezagutuko ditu.

Haurrak
Potx eta Lotx pailazoen abenturak ate magikoan barrena.

Haurrak
Euskal Herriak, iparretik hegora, ez du asperdurarako tarterik izango aurrerantzean. Goizean goizetik hasita egin ohi duten eran, mundu grisa koloreztatzeko asmoz datoz Nerea Mazoren gidaritzapean Potx eta Lotx pailazoak eta, euren premiazko adiskideak, Izaskun eta Xabi Sound. Pailazoen bitartez, hamaika abentura eta aldrebeskeriren adiskide kuttun izango dituzte aurrerantzean gaztetxoenek (eta baita helduxeagoenek ere). Horretarako, zenbait esketx eta ataletaz baliatuko dira: Ate magikoa, kaleko artistak, puxtarri bat, abestiak, bideoklipak, sorpresa eta ezustekoak, ez dira faltako.