Emaitzak kargatzen…

Dantza
2026an, Gipuzkoako herri txiki bat goitik behera aldatu da, Shakespeareren obra ezezagun bat aurkitu ondoren. Kazetari eszeptiko baten etorrerak ezkutuko interesak, engainuak eta handinahiak azaleratzen ditu eskuizkribuaren inguruan, egiari mitoan sinesteko nahiarekin aurre eginez. Istorio onen benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia arin eta adimentsua.

Soinu-fikzioa
Dantzertiko ikasleek, eskolan lantzen edo sortzen dituzten antzerki obren irakurketa interpretatua egiten dute.

Entretenimendua
Antton Telleriak eta Ilaski Serranok aurkeztutako lehiaketa. Hizkuntzarekin jolastuz, hiru bikote egunero jokoan jartzen den zakua etxera eramaten saiatuko dira.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.


Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Kultura
Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.


Informazioa eta aktualitatea
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Zientzia eta teknologia
Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.