Emaitzak kargatzen…

Kultura
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak. Finalaurrekoak, kanporaketak eta 2026ko abenduaren 20an jokatuko den final handia. Euskal Herriko bertsolaritzaren hitzordu nagusian, bertsolariek beren onena emango dute, txapela eskuratzeko lehian.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Bertsolaritza
Bertsolaritzari buruzko saioa, Mirari Martiarenak aurkeztuta.

Bertsolaritza
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.

Berdintasuna gizon eta emakumeen artean. Astero, ordu bete.

Animazioa
Santa Ageda bezperako ospakizuna baliatuta, jendea, bertsolariekin batera, etxez etxe ibiltzen da jai giroan makilen erritmoan bertsoak kantatzen. Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, gure gizartean horren txertatuta dagoen eta gainditu ezin dugun indarkeria matxistaren hainbat adierazpen salatzen dira.

1997ko Berako Bertsolarien Txapelketaren finalerdietan Iñaki Zelaia, Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Loidisaletxe, Maialen Lujanbio eta Jon Maia biltzen dira, hainbat inprobisazio-modalitatetan. Parte-hartzaileek hainbat gai jorratzen dituzte, hala nola eliteko kiroleko dopina, mugako kontrabandoa, Erdialdeko Amerikako haurren adopzioa eta umorez betetako eguneroko egoerak. Lehiaketa amaierako sailkapenen aurkezpenarekin amaitzen da.

Musika
Durangoko Azokak Ahotsenean antolatutako disko-aurkezpenak eta kontzertuak.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan.


Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Zientzia eta teknologia
Zientzia eta bertsolaritza ditugu bidelagun. Hamar minutuko hitzaldi laburrek argia, astronomiaren egungo egoera, adimen artifiziala eta gure hizkuntzan bereizgarria den ergatiboa izango dute hizpide.

Kultura
Gipuzkoako bertsolari txapelketen hainbat saio eta final.

Zientzia eta hezkuntza
Ezagutza eta jakinminaren jaialdia da, milaka herritarri zientziaren protagonistak gertutik ezagutzeko aukera ematen diena.

Dokumentala
Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, eta azken txapelketan 14.000 ikusle bildu zituen. Estetika soileko artea izan arren, oraindik ere harrigarria gertatzen da gauza ikusgarriz eta efektu bereziz betetako garai honetan. BERTSOLARI bidaia bat da bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena.

Ordu bete pasatxoko saio honetan, Maddalen Iriartek elkarrizketa sakon bat egingo du astero, eta ondoren mahai ingurua ohiko kolaboratzaileekin.

Unibertsitatearen unibertsoa. Julian Belokik zuzendua. Astero, ordubete.