Emaitzak kargatzen…

Basatiak / Animales salvajes, María Goiricelay-ek zuzendutako antzezlana, Dantzertiko Arte Dramatikoko 4. mailako ikasleek aurkezten dutena. Obrak Euripidesen maisulan baten bertsio librea eskaintzen du, gizakiaren eta jainkotasunaren arteko liskar desorekatu baten inguruan. Sei gazteren istorioa kontatzen du gau batean erritu batean elkartzen direnean, mitoak eta identitate berriak aztertuz, animalia basatien alegorian.

Entretenimendua
Antton Telleriak eta Ilaski Serranok aurkeztutako lehiaketa. Hizkuntzarekin jolastuz, hiru bikote egunero jokoan jartzen den zakua etxera eramaten saiatuko dira.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Soinu-fikzioa
Dantzertiko ikasleek, eskolan lantzen edo sortzen dituzten antzerki obren irakurketa interpretatua egiten dute.

Asteburuak hitz egiteko eta entzuteko aukera ematen digu. Une onak gozatzeko. Eramaten uzteko. Gaurkotasuneko, dibulgazioko eta entretenimenduko programa, Arabari eta munduari begira.