Emaitzak kargatzen…


Entretenimendua
Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak aurkezten duten sukaldaritza saioa.

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.

Drama
Lapurreta armatu batean, Ismaelek emakume bat hil du. Neskato bat begira dago, ama hil berri dion neska bera. Urte batzuk geroago, kasualitatez aurkitu du neskatoa, eta ordurako emakumea da.

Haurrak
Dinosauroak duela urte ugari desagertu baziren ere, uharte misteriotsu batean oraindik ere bizi dira. Joy eta bere aitite Georgek bakarrik daukate irla horren berri. Dinosauroen hirian, gainera, bost dinosauro ausartek osatutako erreskate taldea ere badago, arriskuan dauden dinosauroei laguntzeko. Rex taldea edonora joateko eta edozein momentutan, arriskuan dauden dinosauruei laguntzeko prest dago.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Kirola
Radio Euskadiko kirol albistegia.



Fermin Etxegoienek aurkeztutako irratsaioa. Musikaren atea eta katea: abesti, abeslari eta artistak ezagutzeko irratsaioa.

Umorea
Antton Telleria eta Iker Lauroba, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid, aurrez aurre, umorez. Zalantza guztiak piztuko dizkizute, alde edo kontra dauden entzun ondoren.

Musika
Latinoamerikako musika, Karibeko erritmoetatik hasi eta tangoraino. Bidaia musikal bat proposatuko dizu Cristina Ardanzak saio bakoitzean.

Haurrak
Euskal Herriak, iparretik hegora, ez du asperdurarako tarterik izango aurrerantzean. Goizean goizetik hasita egin ohi duten eran, mundu grisa koloreztatzeko asmoz datoz Nerea Mazoren gidaritzapean Potx eta Lotx pailazoak eta, euren premiazko adiskideak, Izaskun eta Xabi Sound. Pailazoen bitartez, hamaika abentura eta aldrebeskeriren adiskide kuttun izango dituzte aurrerantzean gaztetxoenek (eta baita helduxeagoenek ere). Horretarako, zenbait esketx eta ataletaz baliatuko dira: Ate magikoa, kaleko artistak, puxtarri bat, abestiak, bideoklipak, sorpresa eta ezustekoak, ez dira faltako.

Komedia
1905eko ballet-dantzari gazte bat XXI. mendera eramango du lepoko magiko baten botereak. Mutil-lagunak dagokion urtera bueltan ekartzeko modua bilatzen duen bitartean; neskak denbora-agente zitalak saihesteko moduak topatu beharko ditu.

Sitcom
Bi neska diru gabe daude, eta beren arazo ekonomikoen konponbidea aurkitu dutelakoan daude beren pisua mutil gazte batekin partekatzea erabakitzen dutenean. Gazte hau, ordea, ez da Rockefeller aberats bat, eta hiru protagonistek gorabehera ugari biziko dituzte berehala estuasun ekonomikoen ondorioz, ikus-entzuleei barre-algarak sortuz.

Telesaila
Hotelaren jabeak, Werner Gyllenmarkek, bere 60. urtebetetzea ospatuko du. Guztiak daude gonbidatuta, Egil Grip lehiakidea barne. Baina festa bat-batean bukatuko da istripu baten ondorioz, eta laster, sekretu izugarriak agerian geratzen hasiko dira.




Telesaila
Bost urte geroago, beste mehatxu berri bat etorri da Lurrera, eta orain Z gerlariek planetaren etorkizunagatik borrokatu behar dute.
