Emaitzak kargatzen…

Drama
Filmak pertsonaia erreal eta historikoetan eta fikziozko pertsonaietan oinarritutako istorioak kontatzen ditu. Oso istorio desberdinak dira, baina guztiak Kondor Legioak 1937ko apirilaren 26an Gernikari egin zion aire bonbardaketa basatiak markatutakoak.

Komedia
Vaya Semanita programaren sketch onenen bilduma.

Jon Martija pertsonaia baten etxean sartzen da bera gertutik ezagutzeko, lehen hogeita bost ataletan Juan G.Andrések egin zuen bezala. Beti lortzen dituzte gertuko elkarrizketa interesgarriak.

Zientzia Fikzioa
Uda hasi da. Arkeologia ikasle batzuk euskal kostako herritxo batera joango dira. Herri erromatar batean indusketak egin behar dituzte eta taldeak aterpe zahar batean hartuko du ostatu. Herriko bikote bat arduratzen da hango garbiketa, intendentzia eta otorduetaz. Anfitrioi lanak betetzen dituen langile gaztearen eta ikasleetako baten artean berehala sortuko da harreman berezia. `Anfitrioi Berezia` gazteen, iniziazioaren eta beldurren istorioa da.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

"Oilategia" egunerokoaz barre egiteko programa da. Ez dute negarrik nahi, positibo datoz Ilaski Serrano, Jon Iraola eta Mikel Pagadi goizetik eguerdierako trantze atsegin bat igarotzeko asmoz.

Entretenimendua
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.

Zure arratsaldeak, desberdinak! Musika onena, sexu kontuak, misterioa, abentura eta gazteok entzun nahi duzuon guztia eskainiko dizute Telleria anaiek. Astelehenetik ostiralera gaueko 10etatik aurrera, Akabo Bakea!

Zigor Iturrieta sukaldaria eta Itxaso Gonzalez aktorea herriz herri dabiltza 'Karabana' hartuta, sukaldari anonimoen bila.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Sukaldaritza
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Informazioa eta aktualitatea
Gure herrien errealitatea, gaurkotasuna eta jarduerak ezagutzeko aukera ematen digun programa. Kontzeju irekirako deia.

Musika
Eguna lasai amaitzeko, elkarrizketa eta musika hautaketa pertsonala Elixabete Legardaren eskutik.