Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Aniztasunari eta tolerantziari buruzko bi kapituluko serie dokumentala da Genderless, eta generoa ez dela kontu bitarra erakusten du. Dena ez da gizon edo emakume, maskulino edo femenino izatearen artean banatzen.

Telesaila
Lau, harremanetan traketsa dena, Mandetureko kanpamentura joan da benetako gizona dela erakusteko, baina bidaian beste mutil batenganako sentimenduak garatzen ditu.

Drama
Unibertsitatea hasi bezain laster, Daniela nortasun krisi larrian dago eta atzerrira joatea erabakitzen du. Hiru urte geroago, Bilbora itzuli zen, aitaren etxera, berriro bere bizitzari ekiteko, oraingoan beste abiapuntu batetik.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Xabier Madariagak aurkeztutako elkarrizketa-saioa da Ur Handitan. Euskal gizarteari gehien kezkatzen dioten gaiak aztertzen dira bertan. Hainbat pertsonari egindako elkarrizketen bidez, atal bakoitzean lantzen diren gaiak ezagutarazten saiatzen dira. Zortzi denboraldi horietan, LGTBIQ+ eskubideak, osasun mentala, kirola, minbizia, sexua, matxismoa edo kultura landu dituzte, besteak beste.

Kultura
Irekiera eta amaiera ekitaldiak.

Drama
Coco, zortzi urtekoa, ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenaren aurrean, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Uda batean, bere nortasuna arakatzen du familiako emakumeekin batera, eta, aldi berean, haien bizitzei eta desioei buruz hausnartzen dute.

Drama
Josu arrebaren etxera itzuliko da Gabonetan. Aitonaren iraganeko sekretu batek arrebarekin eta aitonarekin duen harremantzeko modua birpentsatzera bultzatuko du.

Laburmetraia
2002 urtea da Iruñean eta ezker abertzaleko Segi antolakundea ilegalizatu berri dute. Urko gazte antolakunde horretako kidea da Jonekin, bere lagunik onenarekin batera. Bizitza publiko eta pribatuaren artean banatzen du bere bizitza Urkok. Publikoan militante eredugarria da, langilea. Pribatuan, ezkutuko desirak asetzen ditu autobus geltokiko gizonen komunetan zein Takonerako txoko ilunetan. Bere bizitza sozial eta politikoa sexualarekin nahastuko da erabat. Egoera honek bere harreman eta erabakietan eragingo du, inguruko dena zalantzan jarriz.

Laburmetraia
Muino batean eserita, Inaxiok bere emaztea hil izana sentitzen du bertso baten bidez. Kantuak, antza, Ekaitz bilobari dei egiten dio, eta baserrira itzultzen da aitona-amona eta bertako animaliak eta elikagaiak zaintzeko. Biak, ingurunearen ikuspegi desberdinak dituztea, berriro batu eta etorkizuneko arazoei elkarrekin aurre egingo diete.

Drama
Mikel (Imanol Arias) euskal gazte ezkondua, farmazialaria eta ezkerreko militantea da, eta egun batean bere homosexualitatea ezagutuko du, bere matrimonioa egoera gaindiezin bateraino hondatu ondoren. Bere sexualitatea onartu ondoren, Mikel Madrilera joango da gay jaigune ospetsu bat bisitatzera. Bertan, Fama (Fernando Telletxea) ezagutuko du. Trabesti ospetsua da eta harreman sentimentala hasiko du. Mikel arrazoi ezezagunengatik hiltzen denean, ezker abertzaleko kideek arma politiko gisa erabiliko dute haren heriotza.

Irtenbide lokalak, arazo globalei aurre egiteko. Esperantza pizten duten proiektuak, testigantzak eta istorioak topatuko dituzu hemen. Nagore Telleriaren erreportaje saila.

Telesaila
Hiru historia dira, gaztaroko hiru etapatan dauden hiru gaztetxorenak. Sofiak 16 urte ditu, eta haren bideo bat zabaldu dute sexu-harremak izaten festa batean. Marc, 18 urtekoa, haur-pornografiako konplot batean nahastuta geratu da adingabeen irudiak zabaltzeagatik. Eta Adari, 12 urte, estortsioa egiten diote web porno bateko bere irudiak kentzearen truke.

Telesaila
Bost neraberen gorabehera itogarri, nahasi, neketsu eta ederrak: harremanak, sexua, eskolako notak, Interneteko bizia, familiaren presioak, arriskuak...

Kultura
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira euskal gizartean zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.

Zuzenekoa
Radio Euskadiko arratsaldeek hiru osagai nagusi dituzte: aktualitatea, umorea eta zer pentsatua emango dizuten gonbidatuak. Xabier García Ramsden eta bere lantaldearen eskutik.

Faktuala
Emozioz eta sentimenduz betetako saioa da, gazte eta gurasoentzat adibide eta eredugarri diren LGTBIQ+ komunitateko 10 pertsonen bizipenak oinarri izango dituena. Eremu publiko batean, sofa gorri batetik, protagonistek armairutik noiz eta nola atera ziren kontatuko dute, eta kontakizun horietan euren senide eta lagunak bidelagun izango dituzte, egoera hura nola bizi izan zuten kontatzeko eta bide horretan ikasi dutena azaltzeko.

Dokumentala
Bi kazetari transgresorek duela mende bateko emaztegai-soinekoen denda hiriko lehen kulturgune feminista bihurtu nahi dute. Zer gertatuko litzateke berrikuntza emakumeekin soilik egin nahiko balute?

Drama
Auzoko emakumeen futbol txapelketa baten hasieraren zain daude Las Indomables futbol taldekoak. Itxaronaldian mota guztietako ekitaldiak gertatzen dira, baina garrantzitsuena han dagoenarekiko pasioa da: futbolean kosta ahala kosta jokatzea.

Drama
Sofia 17 urteko gazte brasildar bat da, txapelketa irabaztera doan boleibol taldeko burua. Ustekabean, haurdun dagoela konturatu eta haurdunaldia eteten saiatuko da. Abortua delitutzat hartzen duen Brasil bezalako herrialde batean, bere erabakiak auzitan jarriko du gizarteko sektore ultrakatoliko batzuen aurrean, baina bere aitaren zein taldekideen babesa jasoko du.

Drama
Khalil, industrialguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute.