Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Zer gertatzen da milaka kilometrora dauden bi musika-tradiziok elkar entzuteko erabakia hartzen dutenean? Errotik. Sustraietatik dokumentalak Mikel Ugarte eta Manu Gaigne txalapartariek Nelida Karr, Nene Bantú, Jay Nvok, Salomón Eduok eta Gabriel Alejandro Salazar musikari ekuatoreginearrekin batera bizi izan zuten sormen-prozesua erakusten du. Bi astez tailerrak, entseguak, elkarrizketak eta sorkuntza kolektiboko saioak partekatzen dituzte, publikoari eskainitako kontzertu batekin amaitzen den prozesu batean. Bidean, beren musika tradizioen arteko lotura ugari aurkitzen dituzte: egurra tresnen oinarri gisa, erritmoa komunikatzeko modu gisa, ahozko transmisioa eta musika komunitatearen identitatearen adierazpin gisa. Egoitza artistiko baten kronikatik harago, Errotik. Sutraietatik kulturarteko elkarrizketari, entzute aktiboari eta musikak pertsonak eta lurraldeak hurbiltzeko duen gaitasunari buruzko dokumentala da.

Laburmetraia
1968an, Arantzazuko santutegian Euskara Batuaren Oinarriak ezarri ziren, euskalki ezberdineko hiztunak elkarren artean hurbiltzeko xedearekin. Gaur, 50 urte geroago, Euskara Batuak inoiz baino bateratzaileago izaten jarraitzen du.

Informazioa eta aktualitatea
Eguneko protagonista, Iñaki Guridirekin elkarrizketan. Ahots guztiak entzun behar direlako iritzi propioa izateko.

Irtenbide lokalak, arazo globalei aurre egiteko. Esperantza pizten duten proiektuak, testigantzak eta istorioak topatuko dituzu hemen. Nagore Telleriaren erreportaje saila.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Vitoriako Dialogos saioan egunero minutu batzuk hartzen ditugu etorkizuneko etxebizitza eta hiriei buruz hausnartzeko, aldaketa sozialei eta gero eta handiagoa den desberdintasunari buruz, energia alternatiboei buruz eta jasangarritasunari buruz edo gazteek beren oraina eta etorkizuna nola ikusten duten hausnartzeko. Hurbiletik hitz egiten dugu, Gasteiztik eta Arabatik, munduari begira.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.