Emaitzak kargatzen…

Drama
Arraldeko bizilagunen istorioak biltzen dituen telesaila.

Telesaila
"Flamingo berria" diskoteka bat da. Bertan, ostiralero, ikuskizunak antolatu ohi dira.

Laburmetraia
Batzuetan, haur txikiak dituzten senar-emazteek, amona faltan botatzen dute...baino bakarrik batzuetan.

Komedia
Egunero, ordu berean, Antoniok eta Santik elkarrizketa bitxi bat izaten dute. Hiru emakume dira lekuko.

Drama
Domingok etengabeko jolas gisa bizi du bizitza. Integritate fisikoa ere arriskuan jarriz apustu egitea gustatzen zaio. Apustuak era askotakoak izaten dira, baina izugarriena tabernako barratik urdailaren kontra salto egitea da, zenbat eta gehiagotan hobeto. Marcelinak, bere emazteak, esperotakoa eta saihestezina dena jakinaraziko dioten egun tragikoaren etengabeko ziurgabetasuna bizi du.

Drama
"Urte berri on, amona!" komedia beltza da, eta amona zaindu behar duen familia baten gatazkak azaltzen ditu. Amama Marik Maritxu alabaren arreta osoa jasotzen duenez, Joxemarik, Mariren suhi eta Maritxuren senarrak, amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakitzen du. Joxemarik hori egin beharko du emaztea konturatu gabe, Kintxo suhiaren laguntzarekin. Hasiera batean lan erraza dirudiena abentura bihurtzen da, eta, amonaren izaeragatik, ustekabeko egoerak sortzen ditu. Zuzendariak umoretik erakusten du gatazka, baina bakardadearen beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa bezalako gaien inguruan ere hausnartzen du.

Elkarrizketak
Arlo edo jarduera ezberdinetan arrakasta lortu duten hiru euskal herritar elkartu eta euren bizitza pertsonalean diren moduan aurkeztea du helburu saio honek. Hasier Etxeberria izango dute gidari.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

Informazioa eta aktualitatea
Eguerdiko albistegi nagusia, Maite Artolaren eskutik, egunekoari neurria hartzeko.