Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Planetaren egungo egoerak gizartearen kontzientziazioa eskatzen du. Kontserbaziorako interesak egoera baloratzen jakitea dakar, eta horretarako beharrezkoa da ezagutza izatea. Kantaurik, Kantauri itsasoko hondoaren aberastasuna erakusten digu, izaki bizidunen eta bizi diren ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak barne.

Dokumentala
Asier Altunaren film dokumentalak Cristina Iglesias eskultorearen itsas amildegia erretratatzen du eta artista gipuzkoarrak Donostiako Santa Klara irlan egindako esku hartze artistikoaren prozesua jasotzen du.

Sakontzeko
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren kontzientzia eta dibulgazio zientifiko ozeanikoa sustatzen dira ataletan zehar, itsasoarekin zerikusia duten pertsona eta espezieak ezagutaraziz gizarteari. Podcast esperimentalik onenaren Ondas saria irabazi du. Inko Martin eta Maider Uriarteren lana da.

Zientzia eta teknologia
Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.

Abentura gustatzen zaigu eta horregatik gure botak jantzi eta mundu ezberdinak zeharkatzen ditugu eta paisaia ezberdinak aurkitzen ditugu. Historiak eta kulturak ezagutzen ditugu. Radio Vitoriako Aventureros saiotik ateratako kronikak dira.

Musika
Xabier Mina Ederrak eta Isaías Cruz Irujok 2025ean zuzendutako “Kantauri” dokumentalaren soinu-banda eskaintzen dizu GUAUk. Joseba Beristainek, berariaz, filmerako egindako musika da eta IFMCA, Nazioarteko Film Musika kritikarien elkartearen sari garrantzitsuetarako izendapena jaso du 2025ko soinu-banda onenaren alorrean. Planetaren egungo egoera jasotzen du dokumentalak gizartearen kontzientzia pizteko helburuz. Kontserbazioa balioztatzen jakiteko, ezagutza behar da. “Kantauri”, Kantauriko itsas hondoaren aberastasuna erakusten du, izaki bizidunak eta hauen ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak.

Informazioa eta aktualitatea
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Dokumentala
Berotze globalak Artikoko ekosisteman eta bertako komunitate indigenetan dituen ondorioak eta aldaketa horrek Kantauri itsasoan eta planetaren biodibertsitatean dituen ondorioak aztertzen dituen dokumentala.

Entretenimendua
Leire Torrek aurkezten duen gaurkotasuneko erreportaje-saioa. Euskal Herrian barna ibiliko da, istorio eta pertsonaia bitxienak kontatzeko.

Entretenimendua
Leire Torrek aurkezten duen gaurkotasuneko erreportaje-saioa. Euskal Herrian barna ibiliko da, istorio eta pertsonaia bitxienak kontatzeko.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra entzunez.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

"Mugarri" lekuak, bideak, pertsonak, soinuak eta zaporeak bertatik bertara ezagutzeko gunea da, bideetako protagonisten bitartez. Mendizaleek, idazleek eta artzainek txoko eta ibilbide berriak aurkitzen, beren balio naturala berraurkitzen eta horiek zaintzeko gakoak aurkitzen laguntzen digute. Ibilbideak Euskal Herritik zehar Iñaki Makazagarekin.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.

Radio Euskadiko arratsaldeek hiru osagai nagusi dituzte: aktualitatea, umorea eta zer pentsatua emango dizuten gonbidatuak. Xabier García Ramsden eta bere lantaldearen eskutik.