Emaitzak kargatzen…

Haurrentzat saio berezia. Txirri, Mirri eta Txiribiton. Igande goizetan.

Haurrak
Galaxia batean planeta ezberdinen artean mugitzeko portal batzuk daude argi zubiak izenekoak. Planeta hauetako bat Lur planeta da eta momentu batean lurtarrak gainontzeko planetak bereganatzen ahalegindu ziren. Hau ikusita beste planetetako biztanleak lurtarren aurka altxa ziren eta bertara bidaiatzeko ateak itxi zituzten, lurtarrak bakartuz. Argizagiko istorioa handik 60 urtetara kokatzen da eta dagoeneko lurtar gehienek ez dute beste planeten eta argi zubien existentziaren berririk, ezta gertaera hauena ere. Beste planetetako haurrek ere ez duten bezala. Ekai eta Nahi dira haur horietako batzuk. Beraien planetatik Lur planetara bidaiatzen dute eskolako lan bat egiteko asmoz. Bertan Izei lurtarra ezagutzen dute eta honek inoiz ezagutu ez duen bezalako adiskidetasun bat sortuko du lagun berriekin. Hainbeste urteren ondoren itxita egondako ateetako bat irekitzeagatik galaxiaren ongizatea arriskuan jarriko dute, konturatu gabe. Hau konpotzeko saiakeran hamaika abentura biziko dituzte bidean ezagututako bidelagun batzuekin batera. Historia ez errepikatzea saihestuko al dute?

Telesaila
Pippi Kaltzaluze neskatila ilegorriaren istorioak biltzen dituen telesaila. Mutil Txiki izeneko zaldiarekin eta Nilsson Jauna izeneko tximuarekin bizi da.

Animazioa
Jeremy Belpois, Ulrich Stern, Odd Della Robbia eta Yumi Ishiyama eskola kideak dira eta eskolatik hurbil dagoen fabrika abandonatu batean superordenagailu bat topatuko dute. Ordenagailua piztean, Lyoko deituriko mundu birtuala ezagutuko dute.

Animazioa
Max akuri bioniko akastuna da eta Jota urrearrain erretxina. Laborategi batean bizi dira elkarrekin, baina egun batean ihes egitea erabakitzen dute. Haien etxe berria Muxarbaso izeneko herri alaia da. Bertako bizimodura egokitu eta tokiko faunaren onarpena lortu nahian, gure bikote bihurriak hamaika abenturari egin beharko dio aurre.

Telesaila
Magia eskola bateko sorgin gazte talde bati buruzko telesaila, Jill Murphyren The Worst Witch liburu sorta arrakastatsuan oinarritua.

Animazioa
Telesail honetan, Yik, Jinek eta Pengek mundu magiko handi bat dagoela aurkituko dute, uste baino hurbilago. Beraien hiria izaki magikoz josita dago! Eta, antza, gure gazteen laguntza behar dute. Izakiei laguntzeko lanetan, gazteek, eta beraien lagun leiala den Everestek, aparteko abentura barregarriak eta hunkigarriak biziko dituzte Txina osoan zehar eta harago.

Haurrak
Mundua arriskuan dago! Baina lasai, Astro, Suzu eta Astro Katu gure lagunak edozein arazo konpontzeko gai izango dira. Astro adimen artifizialdun robot-ume bat da, eta bere lagunekin batera, abentura mordoa biziko ditu!

Haurrak
Jeremy Super Karibu superheroia den elur-orein bat da, eta bere herrixka babestea du helburu. Herritarrak adiskidetasunean bizi dira, norberak bere bitxikeriak dituen arren. Besteak beste, udaletxean, plaza nagusian, ospitalean eta kafetegian sortzen diren arazoak konpondu beharko dituzte elkarrekin, beti ere, Jeremy superheroiaren laguntzaz.

Komedia
Hamar urte baino ez dituen arren, Robin benetako heroia da. Joan printzeak iheslari eta bidelapurtzat jo zuenetik, Sherwood baso erraldoiaren erdian bizi da. Bere lagun Tuck eta John Txikiren laguntzarekin eta Lady Marian eta Scarlett alboan dituela, Robinek ausart aurka egingo die.

Haurrak
K.a. 52. urtea. Lutezia erromatarrek okupatu dute, baina ez guztiz. Idefix eta bere banda inbaditzaileei aurre egiten ari dira oraindik.

Haurrak
Mai, Oto eta Vik aire zabalean jolastea maite duten hiru ume dira. Energiaz eta gogo biziz beterik, jakin-min handia dute Yoko izeneko izaki magiko batekiko. Basoko izaki hau askatasunean jolasten duten haurrei bakarrik agertzen zaie eta, berarekin batera, abentura handiak biziko dituzte.

Haurrak
Oum izurde zuria, bere lagun Yann eta Marinarekin batera, Maotou izeneko uhartean bizi da. Hirurek abentura ahaztezinak biziko dituzte itsasoan.

Haurrak
Familia ez ohiko baten abenturak. Mutil bat, neska bat, txakur bat, katu bat, sagu bat eta...gazta zati bat dira familia berezi horretako kideak. Zer okertu daiteke?

Haurrak
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazi-gozoak biziz gure historian zehar. Historia-aurrea, Erromatarren garaia, Nafarroako erresumaren sorreran, Zugarramurdiko sorginekin izango dira. Ameriketatik ekarri berriko txokolatea probatuko dute, Karlistadetan, Bilbo Industrialean, Frankoren garaiak biziko dituzte. Eta martxa eta borrokarekin dantzatuko dira. Eta beti izango dira beraiek protagonistak Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina tamalez gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.

Haurrak
Charlie eta Pierce bi haur gerlari dira eta Que espirituarekin batera, Helsing munstro zaharra ordezkatzeko beharrezkoak diren trebetasunak menperatzen ikasten dute. Haien botererik handiena etxeko lanak egitean datza, eta horiekin euren etsairik haundiena menperatzea lortzen dute. Horrek era guztietako abenturak izatera eramatzen ditu, non euren fikzio genero gogokoenetako istorioak eta unibertsoak nahasten diren.

Haurrak
Ane, Terese eta Elene hirukiak dira. Okerkeriak egiten dituztenean, Sorgin Aspertuak zigortu eta maitagarrien ipuinetara bidaltzen ditu.

Haurrak
Joey harroputza da eta umorez konpontzen du dena.

Fantasia
Aspaldi, etsai beldurgarri batek, Darkanak, mehatxatu zuen Gorm uharte-herria. Gormitiek, Gormiti jaun ahaltsuen gidaritzapean, indarrak batu zituzten mehatxu horri aurre egiteko. Gerra piztu zen, baina Gormitiak garaile atera ziren.

Komedia
Inoiz baino gehiago dago jokoan Gadget inspektorearentzat, Maddie ilobarentzat eta Brain txakur leialarentzat. Gaitzar doktorea eta Talon iloba garaitu ahal izango dituzte? Edo Madkatuk irabaziko du azkenean? Bi aldeak garaile ateratzeko inoiz baino ausartago daude. Baita Gadget inspektorea ere, nahiz eta oraindik ideiarik ez izan.

Komedia
Eginbeharrak dei egin du, eta Danger Mouse, munduko agente sekretu handiena, prest dago ekintzarako. Greenback baroi maltzurraren burutazio zitalengandik babestu beharko ditu Londres hiria eta unibertso paralelo anitzak. Xagu ausarta eta Penfold laguntzailea bueltan dira, inoizko abentura arriskutsuenei aurre egiteko!