
Antzezlan hau DANTZERTIko lehen promozioaren 4. mailako ikasleek aurkezten dute, Fernando Bernués zuzendari eta Borja Ortiz de Gondra-ren dramaturgiarekin. Poema baten eta ikasleen ideien bidez, nortasuna, familia eta komunitatearen arteko harremanak aztertzen ditu, agurrak eta sustraiak gogoan.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.