Emaitzak kargatzen…

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Musika Bulegoak osatutako saioa. Abestien atzean dagoen lanari buruz hitz egiten dugu, Arkaitz Villarrek gidatuta.

Musika
"Music for a Better World" ekimenaren barruan, Bilboko Guggenheim Museoan egindako kontzertua. Bertan, Euskadiko eta Hego Koreako interprete handiak taularatu dira, besteak beste, Yubin Ahn (klarinetea), Gorka Hermosa (akordeoia), Ikwhan Ji (gitarra), Hae Ji Kim (bibolina), Garikoitz Mendizabal (txistua) eta Josu Okiñena (pianoa). Dantza tradizionalaz Oinkari Dantza Taldea arduratu da.

Musika
Aita Donostia, P. Aldave, E. Zubeldia, J. Vidaurre eta T. Garbizuren lanak. Helburu berak lotutako nazioarteko lau artistek iraganera bidaiatuko dute eta haien ibilbideko bizipenak aurkeztuko dizkigute. Sufrimendu, harrotasun, grina eta poztasun sentimenduen bidez autore euskaldunek pianorako egindako konposizioak eskainiko dizkigute, estilo neoklasikoan dantzatuz eta euskal kanta unibertsalekin aldizkatuz. Josu Okiñena (pianoa), Iker Murillo (dantza), Vitali Safronkine (dantza, koreografia), Arantxa Díaz Urbieta (testuak), Aizpea Goenaga (ahots narratzailea). Ainhoa Artetaren parte-hartzearekin

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Kultura, zientzia eta teknologia jorratuko dituen elkarrizketa saioa, Ilaski Serranok aurkeztuta.

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra entzunez.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Arantxa Iturberen begirada azkarrak eta umore zorrotzak zuzentzen du "Arratsaldekoa" zineterapia, tertulia lotsagabeak edo sofatik mugitu gabeko bidaiak bezalako proposamen interesgarriak eskaintzeko.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.


Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Musika
Musika klasikorik onena, azalpenez osatuta.

Dokumental saila
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.