Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Zaila da Karakorum neguan izan ohi den bezain leku desolagarri eta arrotzik aurkitzea. Laila Peak eskalatzen saiatuko dira bi alpinista belaunaldi, 6000 metrotik gora dituen orratz ikusgarria. Hainbat astez elkarrekin lan egingo dute ekaitz eta haizete beldurgarriei aurre eginez, zeropetik 30 graduko tenperaturekin. Mendiekiko maitasunaz eta pasioaz hausnarketa egiteko gonbitea da film hau.

Mugikortasunaren alderdi guztiak, Joserra Morejonen eskutik.


Entretenimendua
Galdera-erantzunen lehiaketa dibertigarria, Patxi Alonsoren eskutik.

Zientzia eta teknologia
Eszeptizismoz, zientziaz eta umorez betetako hitzaldi laburrak, Naukas plataformarekin lotutako dibulgatzaileek eskainiak.

Umorea
Gaurkotasun politikoari eta euskal gizarteko eguneroko gaiei buruzko parodia egiten duen umore saioa.

Musika
Latinoamerikako musika, Karibeko erritmoetatik hasi eta tangoraino. Bidaia musikal bat proposatuko dizu Cristina Ardanzak saio bakoitzean.

Kirola
% 100 Osasuna. Aritz Agirre eta Rafa Aguilerak gidatutako futbol solasaldia.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Kultura
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.

Informazioa eta aktualitatea
Eguneroko elkarrizketak goizeko saioan.


Laburmetraia
Lur elkorra, eguzkia, haizea. Prozesio batek paisaia zeharkatzen du. Beren otoitzen oihartzunak euria dakar.

Komedia
Vaya Semanita programaren sketch onenen bilduma.

Sakontzeko
Gertaeren eta ikerketen podcasta. Auzitegiko medikuek, idazleek eta polizia zientifikoko adituek erantzunak aurkitzen laguntzen digute.


Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Asteburuak hitz egiteko eta entzuteko aukera ematen digu. Une onak gozatzeko. Eramaten uzteko. Gaurkotasuneko, dibulgazioko eta entretenimenduko programa, Arabari eta munduari begira.


Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.