Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Lagun berriak izango ditugu "3 Ene Kantak" saioaren denboraldi honetan. Dagoeneko ezagunak diren Eneko, Urbi, Astonauta eta Satorjatorri, Argi pertsonaia eta Antxus maskota batuko zaizkie aurten. Abestiak, dantzak, esketxak, bideoklipak eta sorpresa ugari ekarriko ditu taldeak aurtengo ikasturtean ere, eta ez dira faltako umorea eta giro aparta.

Charles Dickens egile ingelesaren "Gabonetako ipuina" ospetsuan oinarritutako antzerki-ekoizpenaren dokumentala.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.