Emaitzak kargatzen…

Zientzia eta teknologia
Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.

Drama
Arraldeko bizilagunen istorioak biltzen dituen telesaila.


"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.

Informazioa eta aktualitatea
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Soinu-fikzioa
Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Sakontzeko
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren kontzientzia eta dibulgazio zientifiko ozeanikoa sustatzen dira ataletan zehar, itsasoarekin zerikusia duten pertsona eta espezieak ezagutaraziz gizarteari. Podcast esperimentalik onenaren Ondas saria irabazi du. Inko Martin eta Maider Uriarteren lana da.

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra entzunez.

Haurrak
Doraemon katu kosmikoa XXII. mendeko katu-robota da. Bere zeregin nagusia Nobita zaintzea da. Izan ere, Nobita alfer samarra eta ikasle txarra da, eta beti ibiltzen da laguntza eske Doraemonek bere patrika magikoko tresnaren bat atera dezan.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Erreportaia
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.

Zientzia eta teknologia
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Ikerkuntza, ikertzaileak eta berrikuntza. Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?

Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Komedia
Kontserba lantegi batean girotutako telesaila. Lanbide zaharra utzi nahi ez duten eskabetxera talde baten eguneroko bizitza du ardatz.

Audioliburuak
Juan Sebastian Elkanori hurbilketa Lurrari emandako lehen zirkun-nabigazioaren bostehungarren urteurrenean.

Musika
Musika- eta dantza-ikuskizuna Donostiako portuko Kaiaberri arrapalan, Olatu Talka jaialdiaren azken ekitaldi gisa. Programak taldeen jarduketak jasotzen ditu, hala nola Easo Txiki Abesbatza, Sergio Pedrosa, Gero Axular Taldea eta Ibaiertz Abesbatza buru dituena, Ainhoa Tabuyo bakarlariarekin eta Laredoko Escolania Salverekin batera. Errepertorioan euskarazko piezak ('Ixil ixilik dago, 'Itsasoak gara'...) , habanerak eta Alfonsina eta itsasoa edo Bahia bezalako abestiak daude.

Haurrak
Aita-semeek egiten digute ipuin txiki eta soinu handien kontakizuna. Beraien etxeko sototik egiten digute, Danbor ezizena hartzen duen semea eta Txor-txor esaten dioten aitak.