Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Remy sei urteko neska abenturazalea da eta lagun min berezi bat dauka, Boo, robot handi, arrosa, bigun bat. Remyren izaera menderakaitzari eta Booren gogo biziari esker, Izurde Badian abentura berri asko biziko dute, handiak eta txikiak, bien irudimen apartak bultzatuta.

Haurrak
Nina eskolara doan 6 urteko neskatila bat da. Bere lagun-minak Teo du izena, baina beste lagun bitxi bat ere badu: Olga hodeia. Elkarrekin abentura zirraragarriak biziko dituzte, eta, bide batez, euren sentimenduak adierazten ere ikasiko dute.

Haurrak
Lagun talde bat zuhaitz-txabola batean elkartzen dira beren liburu gustukoenak partekatzeko. Atal bakoitzean, istorio batean murgilduko gara, diseinu desberdin baten bidez, mundu osoko haurrentzako liburu onenekin.

Haurrak
Mai, Oto eta Vik aire zabalean jolastea maite duten hiru ume dira. Energiaz eta gogo biziz beterik, jakin-min handia dute Yoko izeneko izaki magiko batekiko. Basoko izaki hau askatasunean jolasten duten haurrei bakarrik agertzen zaie eta, berarekin batera, abentura handiak biziko dituzte.

Haurrak
Mya Go familiarekin bizi da Everyday Cityn. Oso alaia da, eta denetik egitea gustatzen zaio: kometarekin jolasean aritzea, oporretan joatea... Gauza txikinenekin ere disfrutatzen du.

Haurrak
Umetxoei zuzendutako telesail honek ikusgarritasuna eta bizitasuna ematen dio ozen irakurtzearen jarduerari. Aita-semeak dira pasadizo animatuak kontatzen dituzten pertsonaia nagusiak; bien artean ahotsak eta soinu-efektuak jartzen dizkiete istorioei. Ipuinetako pertsonaiak genero berdintasunaren eta aniztasunaren ikuspegitik sortzen dituzte, gainera.

Haurrak
"Ipuinkadaka" irudimena pizteko helburua duten ipuinak dira. Getxoko txokoetan kokatzen dira protagonistak. Aitor Borobia eta Aitor Fernandinok sortutakoak dira. Haurrekin batera entzuteko pentsatuta daude, autoan edo nonahi entzun ahal izateko.

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Haurrak
"Iratxoen kantu sekretuak" haurrentzako marrazki bizidunen espazio musikal bat da, non basoko iratxoek naturarekin eta giza eskubideekin zerikusia duten gaiei buruz abesten duten. Haurrentzako abestiak eta euskara batzen dituen lekua, balioetan hezteko. Dena erritmo bizian! Iratxoekin batera abestu eta dantzatu nahi duzu?

Sarean.eus, irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean.

Animazioa
Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin. Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe?

Haurrak
2ttor, 4ra eta Xbelek osatutako taldeak abestiak eskainiko dizkigu.

Alaia Martin eta Peru Magdalena dira. Irudimena, umorea eta hizkuntzarekin jolas egiteko gaitasuna baliatu dituzte absurdoak diruditen galderei erantzuteko. Bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria, irribarrea galdu gabe. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia. EITB Mediak GUAU gure audioa plataformaren bidez eskaintzen dizu.

Dokumentala
KOSTALDETIKk Kantauriko kostaldea zeharkatzen du, Pasaiatik, Donostiatik, Getariatik, Zarautzetik, Saturraranetik, Biarritzetik, Hondarribitik... eta bertan, kapitulu bakoitzean, bertako istorio txikiak kontatzen dira, guztiak itsasoarekin lotuak. Kontalaria, SISTI, gero Mediterraneora joango da, Sitgesen bere lagun SAMPOLEKIN topo egiteko, eta harekin belaontziz Mallorcarainoko bidaia bat egingo du. Bartzelonara itzultzen da ferryan, eta gero Donibanera. Han amaitzen da bidaia, José Ramón Soto tenoreak itsasoz haraindiko gai klasikoaren interpretazio solemnea eginez: EN MI VIEJO SAN JUAN (jatorriz San Juan de Puerto Rico). Film dokumentala izan arren, pertsonaia batzuek berezko erliebea hartzen dute, beren irudimena askatuz, fikziozko zertzeladak zirriborratuz. Salitre bidezko 24 begiradak 93 minutuko film bat osatzen dute.

Haurrak
Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Osasuna eta ongizatea
Osasunaren inguruko aktualitatea ulertzeko saioa, entzuleen kontsultei lehentasuna ematen diena, Felix Zubia medikuaren azalpenekin.

Asteburuak hitz egiteko eta entzuteko aukera ematen digu. Une onak gozatzeko. Eramaten uzteko. Gaurkotasuneko, dibulgazioko eta entretenimenduko programa, Arabari eta munduari begira.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Haurrak
"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzun eta ikusteko. Haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi dion ipuin bilduma. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna, entzumena landuz eta irudi geldoekin, irudimena martxan jartzeko bidea eskura jarriz.

Haurrak
"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzunez haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi diona. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna bat, entzumena landuz irudimena martxan jartzeko bideak eskura jarriz.