Emaitzak kargatzen…

Drama
50eko hamarkada, Espainiako probintzia batean. Haur bat bere gurasoak nolakoak diren hobeto ezagutzen ari da: aita frankismoaren aurkakoa da; ama, berriz, erregimenaren aldekoa. Haurrak pedal auto bat ikusiko du denda batean, eta hura lortzea amestuko du.

Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Musika
Eguna lasai amaitzeko, elkarrizketa eta musika hautaketa pertsonala Elixabete Legardaren eskutik.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Zientzia eta teknologia
Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.