Emaitzak kargatzen…

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.

Umorea
Antton Telleria eta Iker Lauroba, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid, aurrez aurre, umorez. Zalantza guztiak piztuko dizkizute, alde edo kontra dauden entzun ondoren.

Musika
Euskal kantuen bilduma. Ahaztuta dauden kantak, berri berriak direnak eta klasikoak bihurtu direnak. Gure musika, gure kantak, gure abeslariak gure irratian.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Musikala
EITBko hainbat profesionalek gabon kanta ezagunak abestuko dituzte Euskadiko Orkestrarekin batera. Fernando Velázquez konpositoreak moldatu ditu obra horiek, eta Juanjo Ocón zuzendariaren esanetara interpretatu dituzte, Leioa Kantika Koralak eta Errenteriako Landarbaso Abesbatzako kideek lagunduta.

Musika
Klara Mendizalek, Iker Laurobak eta Maria Amolategik kantu zaharrak berreskuratuko dituzte galdu ez daitezen.

Musika
Iker Lauroba, Klara Mendizabal eta Lide Hernadosek gidatutako "S.O.S Kantak arriskuan!" telebista saioaren gabonetako bilduma berezia.

Umorea
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak gidatutako umore saioa. Astero, punta puntako euskal aktoreak hartuko dituzte gonbidatu platoan.



Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Musika
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.

Musika
Astean zehar B Aldean entzun dituzun kantarik onenak jarriko dizkizu Julen Idigorasek. Hitzik gabe, bi orduz eta musika etenaldirik gabe.

Musika
Orioko Mutiozabal Txoren ontziolan grabatutako Izaro abeslariaren emanaldia "Izaro Gabonetan" diskoko kantekin.

Musika
Izaro Andresen kontzertua Anoetako belodromoan, 2022ko maiatzaren 7an. Kantak: Koilarak, Leiho itxiak (Pedro Pastorrekin batera), Eskaleok (Iker Laurobarekin batera), Argia (Amaralekin batera) You libre (Cris Lizarragarekin batera), Grace (Gartxotekin batera), Delirios, Paris (Eñaut Elorrietarekin batera), La felicidad.

"Oilategia" egunerokoaz barre egiteko programa da. Ez dute negarrik nahi, positibo datoz Ilaski Serrano, Jon Iraola eta Mikel Pagadi goizetik eguerdierako trantze atsegin bat igarotzeko asmoz.

Musika
Musikaren bidezidorretan barrena eramango zaitu Jon Basagurenek.

Musika
Durangoko Azokak Ahotsenean antolatutako disko-aurkezpenak eta kontzertuak.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Arratsaldeko 17:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Ibon Fernandez eta Alain Perezekin.

Musikala
"Go!azen 13" telesailaren inguruko erreportajeak eta bideo bereziak